wd

Hasi dira Hondarribiko Psilocybenean berriro ere kontzertuak antolatzen, horrela irailaren 19 larunbaterako, Willis Drummond talde euskaldunaren azken kontzertua ikusteko aukera izango dugu. Badirudi kontzertu desberdina izango dela, berezia,  sorpresak izango direla Sayonara Baby Showean; gaueko 22:00etatik aurrera 5 eururen truke.

Willis Drummond, Ipar Euskal  Herria eta Hego Euskal Herria gerturatzea lortu duen talde rockeroa, Baionan sortutakoa eta duda gabe zuzeneko paregabeak dituen taldea, EHZ jaialdian zuzenean ibili ziren eta bada zein Sexty Sexersen antza duen taldea esaten duenik.

MySpace | Willis Drummond

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun