Irabazle berria dugu Musikazaleko Top 10 zerrendan. Vetusta Morla talde espainiarra lehenengo postuarekin egin da Berri Txarrak bigarren postura eta The Killers zazpigarren postu zuhur batera jeitsiaraziz. 

  1. Vetusta Morla
  2. Berri Txarrak
  3. Coldplay
  4. Pearl Jam
  5. Soziedad Alkoholika
  6. Skalariak
  7. The Killers
  8. Tool
  9. Nine Inch Nails
  10. The Rifles

Bestalde, talde berriak ditugu zerrendan, Tool, Nine Inch Nails edo The Rifles esate baterako; eta Soziedad Alkoholika lehenengo postuetan mantentzen da. Ikusi dezagun zelako zerrenda dugun abestien arabera:

  1. Vetusta Morla - Valiente
  2. Vetusta Morla - La marea
  3. Vetusta Morla - Un día en el mundo
  4. Vetusta Morla - Copenhage
  5. Vetusta Morla - Autocrítica
  6. Vetusta Morla - Sálvese quien pueda
  7. Vetusta Morla - Año nuevo
  8. Vetusta Morla - Rey sol
  9. Vetusta Morla - La cuadratua del círculo
  10. Vetusta Morla - Al respirar
Ezin dugu askorik komentatu, Vetusta Morla irabazle absolutua baita. Lehenengo hamar postuetaz aparte, oraindik beste bizpahiru abesti ditu zerrenda osoan zehar. Argi geratzen da beraz, eta gu ados gaude, Vetusta Morla, estatu mailan, 2008a eman duen talderik esanguratsuenetatik bat dela, garrantzitsuena ez bada.
Ikusi beharko dugu oraintsu argitaratuko duten Franz Ferdinand edo Mando Diaoren disko berriekin lehenego postuetan jarraitzen duen.

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun