09nov-u2

Jada beste egunean aipatutako zurrumurrua ziurtatu da, U2 Donostian egongo da irailaren 26an. U2 360º Tour bira Anoetako estadioan ikusteko aukera izango dugu, dirudienez zenbait LEDez osaturiko bideo zilindrikoa ikusteko aukera izango dugu, 45.7 metrotako altuera izango duen egitura … argi dago, irlandarrak beti bezala kristoren eszenatokia prestatuko dutela,

Baina gaurkoan sarrerei buruzko informazioa ere badugu, abenduaren 1ean jarriko dira salgai goizeko 10:00etatik aurrera, internet bidez, ticketmaster bidez erosi ahal izango dira. Prezioei dagokionez,  eserita ikusteko sarrerek 30, 95 eta 150 €ko (guztiei gastuak gehitu behar zaizkie) prezioa izango dute; pistako sarrerek 55€ + gastuak eta red zone (kopuru murriztua) 250 € + gastuak.

iturria | livenation |

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun