Aski ezagunak ditugu Bidasoaldean Benitt Ash eta &theFans bertako musika mugimenduarekin lotura zuzena baitute. Oraingoan beraiek izango dira, etxe arroseko -Psilocybenea- oholtzan izango ditugunak, urriaren 31n, larunbata gaueko 22:00etatik aurrera, 5€ren truke.
Benitt Ash ez zen atzo hasi musika munduan, eta akaso horrexegatik Fermin Muguruza, The Solanos, Transalpine Boys edo Zizateh bezalako taldeetan ibili izan da. Oraingoan bartzelonako musikariekin rock and rollaz gozatzeko gogoz datoz, gauaz nahiz ajeaz hitz abestiko digun taldea izanez.
&theFans Ernestoren proiektu pertsonala, blues, jazz eta rock and roll nahasten duen esperimentu berezia; berak dioen bezala “Gazteleraz Rock!”. Hondarribian zenbaitetan jo izan du bere proiektuarekin zahar eta gazteak dantzan jarriz. &theFansi buruz gehiago jakin nahi izanez gero, gogoratu Musikazalen elkarrizketa egin geniela diska berria atera zutenean.
MySpace | Benitt Ash | &theFans |
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
