Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/musikazale.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/musikazale.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/musikazale.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/musikazale.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/musikazale.com/web/wp-settings.php on line 18
&theFans - Elkarrizketa . Musika

Oraindik ez ditugu oso ezagunak Euskal Herrian baina &theFans musika taldekoek milaka kontzertu eman dituzte beraien aurreko taldeekin Euskal Herri guztitik, musika asko maite dute eta akaso horrexegatik ezin dute musika alde batera utzi;  Gazteleraz Rock delako kontzeptuan defendatzen dira. Hona hemen Musikazalerentzat egindako elkarrizketa.

thefansentrevista

1 ) Betiko galderarekin hasiko dugu elkarrizketa baina baliteke norbaitek oraindik ez jakitea, nondik dator &theFans izena?
Garrantzi handia ematen diot izenari eta denbora dexentean ibilia naiz izena bila. Eguerdi batean Gasteiztik nijoala oinez Azkena festibalaren hurrengo egunean  bapatean zerutik erori zen,   zas!  &THEFANS. Segituan ikusi nuen izena ederra zela!

2 ) &theFans taldean aurretik egondako taldeei (Orgasmic Toothpicks, Delhi Considera, Miss Dinamarca) buruzko erreferentziak aurki ditzazkegu, edo ta proiektu guztiz berritzailea dugu &theFans?

Nik uste hiru taldetik zertxobait agertzen dela, normala da.


3 ) Jakina da Miss Dinamarca bezalako taldeetan zuzenekoak eta bertan erabiltzen ziren arropak nolabaiteko garrantzia zutela, &theFansekin zuzenekoetan sorpresarik aurkituko ditugu?

Jajajajja, gustatzen zait galdera. Eszena tokia beti leku berezi bat da niretzat. Eta estetika beti kontuan hartzen dut. Bainan kontuan harturik epoka bakoitza desberdina dela eta momentu pertsonal bakoitza eta musika bakoitza jazkera desberdina eskatzen duela. Disfrutatzen dut pentsatzen abestiak nola egin…eta eszena tokira zein zapatekin igo behar dudan…jeje.

4 ) Taldearen myspacea eta diskaren azala ikusita pinguinoek nolabaiteko garrantzia dutela suposatzen dut, zein da guzti honen historioa?

Pinguinoak diseinuaren prosezuan agertu ziren…eta bukaeran nahiz eta ezer ikusi ez izan Elvis-ekin, hor atzean bere funtzioa betetzen dute: bata Elvisen figura desdramatizatzea eta beste aldetik portadaren kontzeptua puskatzea. Gainera, pinguinoak oso majoak dira.

5 ) Nola aurkitzen da oraintxe bertan &theFans zuzenean ikusteko aukera? Non eta noiz?

Lanean gabiltza buru belarri ensaiatzen , taldea burututa dago (Asier Torres kitarra eta Daf Linares baxuan) baina bateriarekin agenda arazo handiak dauzkagu. Hau konpontzen badugu maiatzean hasiko ginateke. Oso konten nago hartzen ari duen itxurarekin, beraz bateriaren arazoa konpontzen denean FUEGO A LA BARRACA!

6 ) Nola izaten da &theFansen abestiak sortzeko prozesua?

Kitarreren laguntzaz hasten naiz. ideia bat sortzen dut eta segituan ikusten dut abesti baten hazia den edo ez. Hala bada batzutan azkar hartzen du abesti oso baten forma,  beste batzuetan baliteke 7 urte egotea riff bat hurrengo akordei itxaroten. Diska honetarako Cubase programataz baliatu naiz abestiak zetozen bezain pronto grabazioak burutzeko. Ahotsak sartu, bateria etab. asko disfrutzen dut prozesuan.*

7 ) &theFansentzat existitzen ahal da parranda perfekturik? Ajearen kontrako irtenbiderik?

Bai bai. Parranda perfektua bazkari batekin hasiko zen, kafe ta koparen unean txarla “sakonak” eta mahaitik altxata musikaz hitzegin gelditu gabe, QOTSA kontzerturako bidea hartzen dugularik. Ondoren bapateko jendearekin dantzatu; eta 400km tara bukatzen badegu….ziur ongi pasa dugula”! bestela ahal eta txintxoen etxera itzuli.*
Ajearen kontra….umm agian spidifren…Esparragoak (saltsa eta guzti) ere asko laguntzen du…bainan ni ezaguna naiz aje ikaragarriak pasatzeagatik…

8 ) Jakina da musikari batzuek behintzat berezitasun nahiz maniak dituztela, &theFansen badago horrelakorik?

Maniak??? nire taldekideentzat galdera polita da hau jaja

9 ) Oraintxe bertan zein diska aurki ditzazkegu zure kotxean?

Rose Hill Drive-en azkena, Alice Cooper, Electric Eel Shock, Dr Dog, Luz de Putas eta La guardia!!!!!

10 ) Besterik?

Mila esker benetan, interesagatik eta musikarien unibertsoa difunditzeagatik. eskerrik  asko ARTISTA!

MySpace| &theFans

Erlazionatutako sarrerak

2 Erantzunak
Musikazale

[...] gazteak dantzan jarriz. &theFansi buruz gehiago jakin nahi izanez gero, gogoratu Musikazalen elkarrizketa egin geniela diska berria atera [...]

Musikazale
&theFans eta Benitt Ash etxe arrosean | Musika-(e)k esan zuen | Urria 26, 2009 @ 10:01
Musikazale

[...] bertan sortutako giroa gogoratzeako dela diote zurrumurruek. Duela dexente gurean izan genituen, Musikazalen, oraingoan Nafarroatik Gipuzkoako hiriburura doaz, Donostiara hain zuzen ere, maiatzaren 28an, [...]

Musikazale
&theFans Donostiko MADen . Musika-(e)k esan zuen | Maiatza 27, 2010 @ 12:46
Erantzun