the_wave_pictures

The Wave Pictures apirilaren 19an, igandea, gaueko 20:00etatik aurrera Zarautzeko Gaztelekuan Putzuzulo Gaztetxean ikus entzuteko aukera izango dugu. The Wave Pictures indie, rock, pop edo british talde inglesa dugu, hasiera batean taldeak Blind Summit izena zuen, bertan David, Franic eta Hugh Noble zeudelarik, baina Jonny Helm Hughen partez sartu zen  Hughek filosofia ikasi nahi baitzuen eta ezinezkoa zuen taldean jarraitzea; horrela, izena aldatzea erabaki zuten, gaur egungo The Wave Pictures izan arte.

Diskografiari dagonionez, Just Watch Your Friends Don’t Get You;  More Street, Less TV; The Airplanes at Brescia (2004); The Hawaiian Open Mic Night (2005); Catching Light: The Songs of André Herman Düne (2006); Sophie (2006); Instant Coffee Baby (2008) eta If You Leave It Alone (2009) diskak aurki ditzazkegu.

Aipatu beharra dago, The Wave Pictures Frantzian, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan barna eman dituela kontzertuak, oraingoa lehen bigarren aldia izango da Euskal Herrian, lehen kontzertua Zarautzeko Gaztelekuan izan bait zen Darren Haymanekin batera.

Webgune Ofiziala| The Wave Pictures

MySpace| The Wave Pictures

[Sarrera eguneratua - Aitor: Eskerrik asko zuzenketagatik!]

Erlazionatutako sarrerak

2 Erantzunak
Musikazale

Zuzenketa pare bat. Kontzertua ez da Zarautzeko Gaztelekuan izango baizik eta Putzuzulo Gaztetxean. Bestalde, ez da beraien lehen kontzertua Euskal Herrian. Aurreko batean ere jo zuten, orduan bai Zarautzeko Gaztelekuan, Darren Haymanekin batera.

Musikazale
Aitor-(e)k esan zuen | Apirila 16, 2009 @ 21:55
Musikazale

Aitor, eskerrik asko zuzenketagatik :)

Musikazale
Asier Lozano-(e)k esan zuen | Apirila 16, 2009 @ 22:20
Erantzun