The Pretenders Donostiako Kursaalen

Uztailaren 7an, The Pretenders talde ospetsuaren kontzertua ikus-entzuteko aukera izango dugu Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. 70eko hamarkadaren bukaeran sortu zen taldeak Euskal Herria bisitatuko dute, Chrissie Hynde-ren ahotsaren bidez euren abesti mitikoak aurkezteko.

The Pretenders taldearen azken diska, Break Up The Concrete, 2008an kaleratu zen eta datorren hileko kontzertuan, honen barruan aurkitu ditzakegun zenbait kantu zuzenean entzuteko aukera izango dugu. Kontzerturako sarrerak 36/45 eurotako prezioa izango dute eta emanaldia gaueko 21:00etan hasiko da.

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun