Gogoko izango genukeen gaur The Cure Bilbora datorrela idaztea, ez da Robert Smith Bilboko Kafe Antzokian egongo, baina ia-ia. Gaurkoan The Exploding Boys izango ditugu Bilboko tenpluan, The Cure taldearen omenez osaturiko taldea dugu. Madrildik datorren taldea kriston zuzenekoak ditu eta The Cureren oso antzekoak izaten dira, argi dago ez dela berdina izango baina The Cure taldearen zaletueek seguru gau zoragarria igaroko dutela. 10 € ren truke, gaueko 21:30etatik aurrera, “Lullaby” edo ta “Lovesong” bezalakoak entzuteko parada izango dugularik.
MySpace | the exploding boys |
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
