Etiketak: Zubiak

Mikel Urdangarinen - Zubiak

Uda partean azaldu genuen bezala, Mikel Urdangarin-ek diska berria kaleratuko du urriaren 1ean. “Zubiak” deituriko lan berri hau Mikel F. Krutzaga soinu teknikariaren laguntzarekin grabatu da eta aurrerapen bezala, “Zubia” deituriko single-a entzuteko aukera daukagu.

Single hau, Baga-Biga diskoetxearen webgunean entzuteko eta jeisteko aukera daukagu eta Mikel Urdangarinen bederatzigarren diskoa izango denaren lehen xuxurlak izango dira.

Iturria | Baga-Biga
Entzun | Mikel Urdangarin - Zubia

Erlazionatutako sarrerak

Mikel Urdangarin

Mikel Urdangarin abeslariaren disko berria urriaren 1ean argitaratuko da. Lan berriaren izenburua “Zubiak” da eta uztaila hasieran Mikel F. Krutzaga soinu teknikariarekin batera sartu da grabatzera.

“Zubiak” Mikel Urdangarin musikariaren zortzigarren diskoa izango da eta Baga-Biga diskoetxeak iragartzen duenez, diskoaren gorputza soinu etereo, atmosferiko eta sentsualez beteta dago.

Erlazionatutako sarrerak