
Bilboko Aste Nagusia abuztuaren 15tik 23ra bitartean ospatuko da eta dagoeneko jai hauetan egingo diren zenbait kontzertu iragarri dira:
BOTIKA ZAHARRA
- Abuztuak 15 - SKA-P
- Abuztuak 16 - Manba Beat + Zodiacs + We Are Standard
- Abuztuak 17 - La Oreja de Van Gogh
- Abuztuak 18 - Despistaos
- Abuztuak 19 - Ariana Puello + La Excepción
- Abuztuak 20 - The Waterboys
- Abuztuak 21 - Miguel RÃos
- Abuztuak 22 - Los Secretos
ABANDOIBARRA
- Abuztuak 15 - Antton Valverde, Gorka Knörr, Gontzal Mendibil, Iñaki Eizmendi, Urbil & Txomin Artola, Mixel Ducau (Errobi) eta Niko Etxart
- Abuztuak 17 - Seiren + Gatibu
- Abuztuak 18 -Â Zarama + Akelarre
- Abuztuak 19 - Fondo Flamenco
- Abuztuak 20 - Raphael
- Abuztuak 21 - Fangoria
Zer deritzozue? Nire ustez, La Oreja de Van Gogh jende gehien erakarriko duen kontzertua izango da…nahiz ta nire gustoko taldea ez izan.
Iturria | Elcorreodigital
Erlazionatutako sarrerak

Zodiacs 2000. urtean hasi ziren lanean, baina 6 urte pasa behar izan ziren prentsa nahiz irratietan behar zuten oihartzuna izateko. Talde honen izena entzun bezain pronto beraien zuzenekoetan pentsatu behar dugu, kristoren zuzenekoak dituzte, bertan The Who, The Jam edo ta Real Kids talde famatuen bertsioak gaztelaniaz eginez.
Fito y los Fitipaldis taldearen kontzertu bat baino gehiagotan telonero bezala ibili dira, punk eta garage estiloetan sartuta egon dira, rocka ahaztu gabe noski. Oraingoan aldiz, diska berriarekin datoz, 3,2,1 Zodiacs bertan rock’n'roll azkarra eta power-pop ikusgarria entzungo dugularik; diskak 13 abestiz osatuta egongo da eta jada aurrerapen modura beraien MySpacean “Carretera del Norte” entzugai dugu.
Zodiacs talde getxotarraren azken lana, apirilaren 21an izango dugu salgai. Egun bat beranduago, apirilaren 22an, Bilboko FNACek ikus-entzuteko aukera izango ditugu 19:00tatik aurrera eta maiatzaren 22an Bilboko Santana27 aretoan gaueko 22:00etatik aurrera kontzertua izango dugu, aurresalmentan 12 eururen truke eta lehiatilan bertan 15 euru.
MySpace| Zodiacs
Erlazionatutako sarrerak