Etiketak: zarautz

boomboomkid

Zarautzeko Putzutzulon kontzertu paregabea antolatu dute uztailaren 14rako, asteazkena, gaueko 20:00etatik aurrera. Bertan, Los Santos, Dictadura, Citizen Kane eta Boom Boom Kid izango ditugu. Lehenengo hiru taldeak etxekoak ditugu, euskaldunak, Los Santosekoek ez dakigu nolako zuzenekoa izango duten baina bere abestien hitzak ikusiz gero, seguru gogoratzekoa izango dela; horretaz gain, kitarra azkarrak aipatu behar dira, “Dame un misil” edo ta “Nadie Quiere a los Chivatos” abestiek erakusten duten moduan. Boom Boom Kid argentinatik datoz eta zerbaitegatik ezagunak baldin badira, beraien zuzeneko potenteengatik dira, hardcore punk rock munduan onenetarikoa esatea dela akaso askotxo izan daiteke, baina seguru oso ongi pasatzeko ikuskizuna antolatzen dutela. Gau elegantea Zarautzen antolatu dutena.

Erlazionatutako sarrerak

I Love Rock 2010

i love rock zarautz

Bi  urtetako ibilbidea egin ondoren, Zarautzeko I Love Rock Kultur Elkarteak programazio berria aurkeztu du, horrelaxe elkartea hiru ardatz ezberdinetan oinarrituko da, hala nola:

  • Rockumentalak!: Zarauzko hiruugarren Musika Dokumental Zikloa.
  • Zuzenean: Kontzertuak Zarauzko areto ezberdinetan.
  • PhotoRock: Argazki erakusketa photomuseumean.

Bestalde, guzti hau ospatzeko helburuarekin, maiatzaren 8an, larunbata gaueko 22:00etatik aurrera, Zarauzko Putzutzulo Amets Fabrikan 5 euroren truke, kontzertu berezia antolatu dute honako taldeekin:

Erlazionatutako sarrerak

anari

Gaur Zarautzeko Lizardi Antzokian izango dugu Anari azkoitiarra, duda gabe musikaz gozatzeko aukera paregabea Udaletxeko Kultura Sailak antolatu duena. Gaueko 22:00tan ospatuko da kontzertua eta sarrerak 5€ren truke lor daitezke Sanz Enean.

webgune ofiziala | anari |

Erlazionatutako sarrerak

berritxarrak_humilitate_web

Zarautzko Putzuzulo Gaztetxeak IV. Urteurrena ospatzeko asmoz kriston kontzertua antolatu du,  Berri Txarrak talde aski ezaguna eta bertako Humilitate izango ditugu gaueko 22:30etatik aurrera urriaren 16an, ostirala.

Sarrerak aldez aurretik Arrano eta Eguzki tabernan eros daitezke, bestela gaztetxean ere astelehenetik ostegunera 17:00 -20:00tara.

iturria | Xakela Gaztetxe Asanblada |

webgune ofiziala | Humilitate |

Erlazionatutako sarrerak

Joy Division

Maiatzaren 29an, Rockumentalak! ekimenaren bigarren edizioa egingo da Zarautzen, I Love Rock Kultur Elkarteak antolatuta. Aurtengo edizioan zinema, argazkigintza eta zuzeneko kontzertuak nahasten dituen egitarauaz gozatzeko aukera izango dugu:

  • Maiatzak 29 - Joy Division (filma) + Capsula (kontzertua)
  • Ekainak 5 - CSNY Deja Vu - Neil Young (filma) + Krell (kontzertua)
  • Ekainak 12 - The Filth and the Fury - Sex Pistols (filma) + Discipulos de Dionisios (kontzertua)
  • Ekainak 19 - Itoitz (filma) + Alligaitors (kontzertua)

Filmak Modelo zinematan proiektatuko dira, kontzertua berriz Tarin Tabernan zinema emanaldien ostean. Gainera, “Rockaren aztarna” argazki erakusketa izango da Photomuseum-en ekainaren 2tik 21ra.

Iturria | Andoaingo Poperoak

Webgune ofiziala | Rockumentalak.com

Erlazionatutako sarrerak