Etiketak: YAW

yaw

Bai Yaw taldearen MasturbaTour aurrera jarraitzen du, talde gipuzkoar gaztea abuztuan han hemenka izango ditugu beraiek hobe egiten dutena eginez, zuzeneko metalero potenteak. Hona hemen abuztuko datak:

Abuztuak 7, Ostirala @ Astigarraga  LokalFEST 22:00tan:

Abuztuak 9, Igandea @ Getaria 22:00etan:

  • Yaw + MKT + Arrautz Ustelak

Abuztuak 12, Asteazkena @ Leitzako Jaiak 22:ooetan:

Abuztuak 13, Osteguna @ Donostia, Eguzki Taberna 22:00etan:

  • Yaw + Curasan

Abuztuak 21, Ostirala @ Donostia, Atabal Taberna 20:00tan:

Erlazionatutako sarrerak

yawtour09

Yaw metal talde gipuzkoarra jada beraien udako masturbatour 09an sartu zaizkigu buru-belarri. Hona hemen oraingoz jakinarazi dizkiguten datak:

Uztailaren 16a, osteguna 22:00 @ Donostia (Gros, Zipotzeko Jaiak):

  • Krilin + RadizDX + Yaw

Uztailaren 31a, ostirala 21:00 @ Gasteiz (Gaztetxea):

  • Garagardo Gura + Yaw

Adi egon, abuztu partean ere egurra emateko intentzioa baitute.

Erlazionatutako sarrerak

Arabatakada 2009

arabatakadaArabatakada 2009 Gasteizko Kanpusean maiatzaren 22an ospatuko den jaialdi itzela dugu. Zenbait urte daramatzate jada jaialdi hau ospatuz eta Euskal Herriko milaka ikasle biltzen dira Mendizabalan (Gasteiz). Joan den urtean bertan 10.000 lagun bildu ziren eta duela bi 4.000 lagun horrexegatik kanpusetik at ospatzea, Mendizabalan hain zuzen ere.

Arabatakada 2009ko programa:

12:00 Yaw eta Zaunka (Maketa Lehiaketako irabazleak)

14:30 Bazkari Herrikoia, 250 pertsonentzat

18:00 aurrera SEXTY SEXERS, IZATE, TXAPELPUNK, DEABRUAK TEILATUETAN, DES-KONTROL, VENDETTA S.A eta TXIMELETA bi eszenatoki ezberdinetan.

MySpace| Arabatakada

Erlazionatutako sarrerak

Trintxerpe aldean zenbait lagun bildu ginen atzo Mogambo Hardcore Metal Gaua ospatzen zen aitzakiarekin, eguraldiak ez zuen gehiegi laguntzen eta Mogambora lehen aldiz iristea ez da oso erraza, are zailagoa kotxearentzat lekua aurkitzea, baina birrak nahiz kalimotxoak euru bakarreko prezio merkeak eta talde metaleroak  zuzeneak ikusteko aukera izateak pena merezi zuen.

Lehenik eta behin taula gainean DEFOE oiartzuarrak egon ziren, hiru taldeetatik gazteenak eta musika egiteko garaian zenbait momentutan nabari zen; baina argi dago gauz politak egingo dituztela eta kontuak izan beharko ditugula. Hasiera batean emo nahiz metala nahasten zuen, guretzat lasaiegia baina 4-5 abesti jo ondoren animatzen joan ziren eta badirudi abestirik onenak amaierarako utzi zituztela. Deftonesen “Change” abestiaren bertsioarekin ere animatu ziren, beraien kontzertuko momenturik hoberena.

Bilbotik DaZein igo zen taula gainera, bazirudien Mogamboko jende askok ez zituela ezagutzen, baina hasiera hasieratik hasi ziren beraien maketako abestiak jotzen; egurra momentu oro eta kitar-joleak oso ongi egin zituen bere efektu magikoak. Nahiz eta taldean 3 partaide soilik izan oso ongi konpontzen dira beraien artean eta megafonoa dela medio kristoren giroa sortzen dute, batez ere abesti batetik bestera eginiko transizioetan. Hauek ere bertsio batekin animatu ziren,  Prodigyren Breathe abestiarekin.


Amaitzeko Yaw donostiarrak igo ziren taula gainera, nabari zen Mogamboko gazteriak Yaw ikusi nahi zuela, beraien abestiak ezagutzen zituztela; horrelako izan zen ere lehen ileretan sortutako giroa. Nik ez nituen zuzenean inoiz ikusi baina banekien Izan Pirata Musika Lehiaketan oso ongi ibili zirela eta ikusi beharreko taldea dela. Beraien zuzenekoa positiboa izan zen, Laboari omenalditxoa egiteko detailea izan zutelarik.


YAW MySpace| Yaw
DaZein MySpace| DaZein
Defoe MySpace| Defoe
Mogambo Aretoa MySpace| Mogambo

Erlazionatutako sarrerak

Larunbat honetan Hardcore Metal Gaua egongo da Mogambon.

Bertan Donostiako YAW, Oiartzungo DEFOE eta Bilboko DAZEIN izango direlarik. Metala gustoko baldin baduzu Mogambotik pasatzea  gomendatzen dizut. DaZein zenbait aldiz ikusi dut zuzenean eta abesti propioez gain Prodigy taldearen zenbait bertsio egiten dituzte, zuzeneko potentea ziur.

Beste taldeak seguraski ere nahiko potenteak izango dira, Mogambon dabilen jendeak ongi baitaki zein talde eraman. Amaitzeko esan beharra Mogambon birrak 1 euru baten truk eros ditzazkegula.

Erlazionatutako sarrerak