Etiketak: Une

Tolosako Jaiak - Kontzertuak

Ekainaren 23tik 25ra bitartean, Tolosako San Joan jaiak ospatzen dira. Egun hauetan zehar, zenbait kontzertuetaz gozatzeko aukera izango dute udalerri honetara hurbiltzen direnak:

Ekainak 21

  • 23:00 - Plaza Berrian:  Humus + Deabruak Teilatuetan + Laket

Ekainak 22

  • 23:30 - Plaza Berrian: Une + Gatibu

Ekainak 23

  • 23:30 - Plaza Berrian:  Nemux (disko jaia)

Ekainak 25

  • 22:30 - Plaza Berrian:  Raimundo Amador & Ñako Goñi

Udalaren webgunean, Tolosako San Joan udako jaien egitaraua ikusteko aukera izango duzue.

Iturria | Ondopasa

Erlazionatutako sarrerak

Taxi - Leioako San Juan Jaien kontzertuak

Ekainaren 19tik 24ra bitartean, San Juan Jaiak ospatuko dira Leioako bizkaitar udalerrian. Egun hauetan zehar, zenbait kontzertu egingo dira gauetan eta hauek dira gure ustez esaguratzuenak:

Ekainak 19 - Ostirala

  • Gatibu + Une + Rise To Fall
  • 23:00etan
  • IES Joxe Migel Barandiaran Behekoa (intitutuan)
  • Kupela + Talde sopresa
  • 23:00etan
  • Txosnetan

Ekainak 20 – Larunbata

  • Taxi + Beatriz Luengo + Randy Mandys
  • 22:30etan
  • IES Joxe Migel Barandiaran Behekoa (intitutuan)
  • Reggae eta Hip-Hop Gaua: Chalwa Band + Cirujanos + TGV + Bumclap Teachers
  • 22:30etan
  • Sabino Arana Plazan
  • Early Reflexion + Esne Beltza
  • 23:00etan
  • Txosnetan

Ekainak 21 - Igandea

  • Junior Watson + Travellin
  • 20:00etan
  • IES Joxe Migel Barandiaran Behekoa (intitutuan)
  • Basatiak + Sarkor
  • 22:00etan
  • Txosnetan

Informazio guztia | Leioa.net

Erlazionatutako sarrerak

gatibu

Badatoz Udako Jaiak eta horrekin batera kontzertuak; dirudienez ekainaren 19an ostirala Leioan Gatibu, Une eta Rise to Fall taldeak ibiliko dira Barandiaran Plazan gaueko 23:30etatik aurrera. Gatibu bere azken lana, “Laino guztien gainetik, Sasi guztien azpitik”, aurkezpen giran dator eta gainera ez dugu ahaztu behar Gaztea Sarietan diska onenari saria jaso zuela eta baita “Bang-Bang Txiki-Txiki Bang-Bang” bideorik onena saria.

Une taldeak “Hegalik gabe hegan” izeneko bigarren diska dakar, azken honek kritika ederrak jasoz, bada PiLT, Ken 7, Pog Mo Thon edo ta Sober taldeekin konparatzen duenik, beraz rock metaleroan kontuan izan beharrekoak. Amaitzeko Rise to Fall talde bizkaitarra, beraien lehen albuma 11 abestiz osaturik dago eta Karlos Creatorrekin grabatu zuten, masterizazio lanak Hansen Studios (Jacob Hansen) Dinamarkan eginez. Duda gabe gau rockero-metaleroa izango dugu Barandian Plazan.

MySpace| Gatibu | Une | Rise to Fall |

Erlazionatutako sarrerak

Euskal rock gaua izango dugu RockStar Live aretoan Otsailak 28an Gatibu eta Une taldeek zuzeneam emango duten kontzertuarekin. Gatibuk, pasa den urtean kaleratu zuten Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitikdiska berria aurkezteko aukera izango dute eta Une Gipuzkoarrak euren rock-metala jarriko dute gure gorputzetan.

Aretoko ateak gaueko 20.30etan irekiko dira eta kontzerturako sarrerak 8 eurotako prezioa izango dute aurresalmentan eta 10 eurotakoa lehiatilan bertan.  Pixkat berotzeko, hona hemen Une taldearen Hegalik gabe hegan diska berrian aurkitu dezakegun “Loti ederra” abestiaren bideoa:

Myspace | Une - Gatibu

Erlazionatutako sarrerak