Maiatzaren 14an, Tachenko eta Thee Brandy Hips taldeak izango ditugu entzungai Bilboko Azkena aretoan Unodos lagunen antolakuntzarekin. Tachenko taldeko kideek orain dela gutxi kaleratutako “Os ReÃs Porque Sois Jóvenes” diska berria aurkezteko parada izango dute eta bestaldetik, Thee Brandy Hips “We are Love” estreineko diskan murgilduko gaituzte.
Sarrerak 10 eurotako prezioa izango dute, 13 lehiatilan bertan, eta Garabat edota Serie B dendetan salduko dira.
Miguel CostasSiniestro Totalen izandako abeslari eta kitarra Euskal Herrian izango dugu;Â baina ez hori bakarrik berarekin We Are Standard edo ta Thee Brandy Hips bezalako talde euskaldun esanguratsuak izango ditugu.
Kontzertu berezi hau abenduaren 12an, ostirala, gaueko 21:00tatik aurrera ospatuko da, Altza K.En (Larratxo Pasealekua, 55), sarrerek 7€ salgai egongo dira baina aurresalmentan 5€tan. Aurresalmentako sarrerak, Eiger Taberna, Egia Kultur Etxea eta Casares Kultur Etxean aurki daitezke.
Miranda de Ebron urtero ospatzen den jaialdiak, Ebrovision, bere 10. urtemuga ospatzeko asmoarekin, azaroaren 27rako, ostirala, egun bakarreko dohako jaialdia ospatuko du.
Gaueko 23:30etatik aurrera, Fabrica de Tornillosen:
Beranduago, 3:00etatik aurrera, Maquiavel Aretoan:
Chema Rey
Gogoan izan, jaialdira joateko gonbitea behar dela; baina hau lortzea nahiko erraza da, horretarako bidal ezazu e-mail bat, ebrovision@hotmail.com helbidera edo ta 620 28 69 57 telefonoan.
Jada Musikazaleok oso ongi ezagutzen ditugun bi talde izango ditugu maiatzaren 29an, ostirala, Urnietako Sarobe Aretoan, Delorean eta Thee Brandy Hips. Azken hauek beraien azken lana, We Are Love, aurkezteko gogoz egongo dira eta zarauztarrak ere pozik ibiliko dira duela gutxi atera baitute AyrTon Senna EPa.
Amaitzeko Thee Brandy Hipsekoek beraien azken lana internet bidez jeisteko aukera eskeintzen dutela aipatu. We Are Loveinternet bidez jeitsi.