The Killers talde ezagunak bideo berri bat atera zuen Abenduaren 1ean, Happy Birthday Guadalupe izenekoa. Abesti honekin ateratako dirua Afrikan hiesaren aurka borroka egiten duen RED sarearentzat izango dira. Badirudi, Brandon Flowersek klipean zenbait hitz gaztelaniaz esaten dituela.
聽
iturria | joinred |
Erlazionatutako sarrerak
Pasa den hilabetan, The Killers-ek The World We Live In abestiaren bideoa kaleratu zuten, eta orain, hilabete bat geroago, ‘A Dustland Fairytale‘ kantuaren txanda da. Bideo kliparen zuzendari lanetan Anthony Mandler aritu da eta hauxe da lortutako emaitza:
Erlazionatutako sarrerak
The World We Live In, The Killers talde estatubatuarraren “Day and Age” diska berrian aurkitu dezakegun abestia da. Entzuteaz gainera, orain ikusteko aukera daukagu taldeak eskeinitako bideo berri honetan:
Iturria | Stereogum
Erlazionatutako sarrerak

Ez dugu garaile berria gure last.fm-ko Top 10 zerrendan, behin baino gehiagotan ikusi baitugu Gorka Urbizuren taldea lehen postuan. Nahiz eta zerrendaren ia erdia talde euskaldunak osatzen duten gehiengo internazionala dugu oraingo honetan. Ematen du guk musikazaleok modetatik kanpo bizi garela eta ez ditugula gure betiko taldeak ahazten; Soziedad Alkoholika, Su Ta Gar… hauen ostean Kortatu, Fermin Muguruza, Mastodon edota The Offspring ere agertzen baitira.
- Berri Txarrak
- The Killers
- Kerobia
- Soziedad Alkoholika
- Placebo
- Sigur R贸s
- Radiohead
- Su Ta Gar
- Nine Inch Nails
- Incubus
Normalean gertatzen den bezala, abestien araberako zerrendan talde bakarrekoak dira gehienak. Oraing honetan Sigur R贸s talde islandiarrarenak dira lehen 10 postuetatik 8tan dauden abestiak.
- Sigur R贸s - All alright
- Sigur R贸s - Flj贸tav铆k
- Mastodon - Oblivion
- Kerobia - Rose
- Sigur R贸s - Vi冒 spilum endalaust
- Sigur R贸s - Inn铆 m茅r syngur vitleysingur
- Sigur R贸s - G贸冒an daginn
- Sigur R贸s - 脕ra b谩tur
- Sigur R贸s - Gobbledigook
- Sigur R贸s - Straumnes
Mastodon eta Kerobia dira beste bi taldeak (taldeen araberako zerrendan ere agertzen direnak) eta 10 postu hauetatik kanpo R枚yksopp-en abesti berrienak edo Kuraia, Anari edota Hamlet-en zenbait kantu ere aurkitu ditzakegu.
Erlazionatutako sarrerak

Irabazle berria dugu Musikazaleko Top 10 zerrendan. Vetusta Morla talde espainiarra lehenengo postuarekin egin da Berri Txarrak bigarren postura eta The Killers zazpigarren postu zuhur batera jeitsiaraziz.聽
- Vetusta Morla
- Berri Txarrak
- Coldplay
- Pearl Jam
- Soziedad Alkoholika
- Skalariak
- The Killers
- Tool
- Nine Inch Nails
- The Rifles
Bestalde, talde berriak ditugu zerrendan, Tool, Nine Inch Nails edo The Rifles esate baterako; eta Soziedad Alkoholika lehenengo postuetan mantentzen da. Ikusi dezagun zelako zerrenda dugun abestien arabera:
- Vetusta Morla - Valiente
- Vetusta Morla - La marea
- Vetusta Morla - Un d铆a en el mundo
- Vetusta Morla - Copenhage
- Vetusta Morla - Autocr铆tica
- Vetusta Morla - S谩lvese quien pueda
- Vetusta Morla - A帽o nuevo
- Vetusta Morla - Rey sol
- Vetusta Morla - La cuadratua del c铆rculo
- Vetusta Morla - Al respirar
Ezin dugu askorik komentatu, Vetusta Morla irabazle absolutua baita. Lehenengo hamar postuetaz aparte, oraindik beste bizpahiru abesti ditu zerrenda osoan zehar. Argi geratzen da beraz, eta gu ados gaude, Vetusta Morla, estatu mailan, 2008a eman duen talderik esanguratsuenetatik bat dela, garrantzitsuena ez bada.
Ikusi beharko dugu oraintsu argitaratuko duten聽
Franz Ferdinand edo
Mando Diaoren disko berriekin lehenego postuetan jarraitzen duen.
Erlazionatutako sarrerak