Etiketak: Steve Albini

Berri Txarrak - Payola

Berri Txarrak-en blogan iragarri berri da taldearen diska berria izango duen izena: Payola, hain zuzen ere. Diska berri hau taldearen seigarrena izango dugu eta orain dela asko jakin genuen bezala, Steve Albini ospetsua aurkituko dugu ekoizpen lanetan.

Gainera, Libre diskaren Denak ez du balio abestian bezala, Tim McIllrath (Rise Against) abeslariaren ahots bitxia entzuteko aukera izango dugu Payola barruan. Diska berri hau, Irailaren 14ean jarriko da salgai, Roadrunner Records zigiluaren eskutik.

Iturria | Berri Txarrak

Erlazionatutako sarrerak

Berri Txarrak

Oraindik ez dakigu noiz helduko den Berri Txarrak taldearen seigarren diska, Steve Albiniren ekoizpena izan duena, baina grabaketa amaitu da iada eta laster hasiko dira taldearen kontzertu berriak euskal herrian eta baita ere estatu mailan.

Chicagotik bueltan, Bordils-en (Girona) izango dira bihar zuzeneko kontzertua eskeintzen,, eta hilabete amaieran, Maiatzaren 23an hain zuzen ere, Bilboko Santana 27 aretoan izango ditugu. Zihur aretoa beteko dutela eta abesti berriren bat entzuteko aukera izango dugula.

Kontzertura joango zarete?

Erlazionatutako sarrerak

JMH trio izenarekin (Jaio, Musika, Hil), Berri Txarrak taldea isilpeko kontzertua eman zuten Madrilen. Taldearen webgunean esaten den bezala, kontzertua sekretua izan zen eta baxu berriarekin emandako lehen kontzertua bihurtu da. Hona hemen webgunearen testua:

Taldeak eskerrak eman nahi dizkie JMH TRIO-ren Madrilgo kontzertu sekretura agertu zineten guztioi. Davidekin ematen genuen lehen kontzertua izan zen eta giroa, beti bezala, itzela, nahiz eta emanaldia iragarria ez egon. Orain disko berria behar bezala prestatzeari lotuko gatzaizkio. Hiru aste barru Chicagon grabatzen egongo gara…

Dakizuenez, Berri Txarrak-eko taldekideak diska berria grabatzen izango dira Chicagon Steve Albini ekoizle ospetsuarekin.

Iturria | Zabaldu.com
Webgune ofiziala | Berri Txarrak

Erlazionatutako sarrerak

Dakizuenez, baxu-jotzaile berria aurkitu bezain pronto, disko berrian lanean hasi ziren Berri Txarrakekoek. Atzo, euren web gune ofizialean, komunikatu hau jarri zuten:

Albiste hau berezia da zinez BTX osatzen dugunontzako. Irailean ekin genion kantak idazteari eta pixkanaka disko berriaren inguruko xehetasunak zehazten doaz. Gauzak honela, dagoeneko aurreratu dezakegu norekin grabatuko dugun, eta ez da ez, nolanahiko izena: STEVE ALBINIk hartuko baitu Berri Txarraken seigarren diskoa grabatzeko ardura.

Rock independientearen munduan ezinbesteko izena, Albinik besteak beste Nirvana, PJ Harvey, Neurosis edota Pixies bezalako taldeekin lan egin du.

2009ko Apirilaren 4ean hasiko dugu grabaketa, Chicagoko ELECTRICAL AUDIO estudioetan (AEB). Momentuz ez dago disko honen kaleratze datarik.

Bestalde, gure myspace orrian (www.myspace.com/berritxarrakblog bat abian jartzea erabaki dugu. Bertan, lan berri honen inguruko informazioa, gogoetak eta enparauak idazten joango gara, diskoaren nondik norakoak geure ahotik beretik ezagutu ditzazuen.

Guk behintzat ez dugu inolako dudarik, Steve Albinirekin grabatu edo euren etxeko logela batetan grabatu, disko ezin hobea ekarriko digute. Zer uste duzue zuek?

Erlazionatutako sarrerak