Etiketak: Soy un pobre Granaino

Principios Básicos de Astronomía

Granadako Los Planetas taldeko kideek, diska berria plazaratuko dute Uztaileko lehen astean zehar. Diska berria ‘Principios Básicos de Astronomía’ izenarekin ailegatuko da kalera eta gainera, CD/DVD+Komiki formatuan. 48 orrialdeko komikia, Juanjo Sanchez marrazkilariaren lana izango dugu eta honetan, taldearen abesti klasikoak paperean isladatzen saiatuko da.

CDan Los Planetas-en 22 abestirik onenak aurkituko ditugu eta DVDan bestaldetik, taldearen bideo klip guztiak. Gainera, CDan “Soy un pobre Granaino” abesti berria entzuteko aukera izango dugu.

Informazio guztia | Los Planetas

Erlazionatutako sarrerak