Oraingoan Bidasoa Burning Festival Hondarribian ospatuko da, Psilocybenea Aretoan. Martxoaren 19an, ostirala gaueko 22:00etatik aurrera eta 5€ren truke honako taldeak ikus entzuteko parada izango dugu:
Kontuan izan behar dugu, Josebak bere azken lanarekin oso kritika onak jaso dituela eta leku paregabea izan daitekeela Hondarribiakoa Sorkun eta Napoka Iria bezalako taldeak oholtza gainean ikusteko, jaialdi berezia zalantzarik gabe.
myspace | sorkun | joseba irazoki | napoka iria |
Erlazionatutako sarrerak

Sorkun era akustiko eta intimoan datorkigu Bilbora. Abenduaren 2an, azteazkena gaueko 21:00tatik aurrera Bilboko La Merced edo Bilborocken izango da. Dohako kontzertu honetan, bi kitarra akustiko, argi berezi eta soinu bereziez jantzirik etorriko zaigu oreretarra.
Kontuan izan da, Bilborock lehenago eliza bat zela eta Sorkun datorkigun formatuarekin, duda gabe kontzertu intimo eta berezia izango dugu.
iturria| EHU/UPV |
Erlazionatutako sarrerak

Hona hemen hilabete honetan Bilborock aretoan aurkituko dugun musika egitaraua:
Abenduak 2 Asteazkena
- SORKUN - 21:00h - Sarrera dohainik
Abenduak 3 Osteguna
- BILBAO HIRIA 21 POP-ROCK LEHIAKETA: MONDOCANE + NO ALOHA + 37A
- Sarrera dohainik
Abenduak 4 Ostirala
- “BILBAO HIRIA” 21 POP-ROCK LEHIAKETA: AKATU + AGGRESSION
- Sarrera dohainik
Abenduak 5 Larunbata
- MEM 09: MURSEGO + MYO + BASELINE + VIOLET + TSUNAMI KILLCORE
- 20:00h
Sarrera : 10 €
Abenduak 10 Osteguna
- “BILBAO HIRIA” 21 POP-ROCK LEHIAKETA: BEN LINUS + PETERPUNKCABARET! + OCTOBRE/NOVEMBRE
- Sarrera dohainik
Abenduak 11 Ostirala
- “BILBAO HIRIA” 21 POP-ROCK LEHIAKETA: NITO NIKO + MENEO + U.F.O. KIDNAPPERS
- Sarrera dohainik
Abenduak 12 Larunbata
- “BILBAO HIRIA” 21 POP-ROCK LEHIAKETA: CHERRY BOPPERS + JULIET´S CRYING
- Sarrera dohainik
Abenduak 14-15 Astelehena - Asteartea
- BILBOMUSIKA - 19:00h - Sarrera dohainik
Abenduak 16 Asteazkena
- “BILBAO HIRIA” 21 POP-ROCK LEHIAKETA: METAL FINALA
- Sarrera dohainik
Abenduak 17 Osteguna
- “BILBAO HIRIA” 21 POP-ROCK LEHIAKETA: POP ROCK FINALA
- Sarrera dohainik
Abenduak 19 Larunbata
- TALDE BERRIEN HIRUGARREN LEHIAKETA FINALA
- Sarrera dohainik
Abenduak 20 Igandea
- SENEGAL JAIALDIA: Keurgui Crew + Pape DIOUF
- 20:30.
Abenduak 22-23 Asteartea - Asteazkena
- II.BILBOROCKEKO MARATOIA
- Sarrera dohainik
- 20:00.
Abenduak 26 Larunbata
- BIKE 3.0. Bilbao Kolektibo Elektronikoa
- Sarrera : 5 €
- 21:00.
Erlazionatutako sarrerak

Urriak 2an, Sorkun-en kontzertua ikusteko aukera izango dugu Donostiako DOKA aretoan. Kasu honetan, Sokun-ek Kashbaden, Distantzian, Hesiaken, Onnan edota Dunnad lehenik abestutako kantak eskeiniko ditu kontzertu akustikoan.
Sorkun-en ahotsa izango da gaueko protagonista nagusia eta kontzertu honetaz gozatzeko sarrerak 8 eurotako prezioa izango dute besterik ez. Emanaldia gaueko 20:30etan hasiko da.
Iturria | Doka Antzokia
Erlazionatutako sarrerak

Asteko last.fm-ko Top10 zerrenda aurkezten dugun zazpigarren astea da hau eta egia esan behar badugu ez dugu aldaketa handirik ikusten zerrendetan. Badirudi, Berri Txarrak eta The Killers zerrendatik kanpo ez direla geratuko; hemendik aurrera ezta Vetusta Morla ere. Taldeen araberako zerrendan lehenengo bi postuko taldeek euren lekua elkar aldatu dute oraingo honetan Berri Txarrak garaile postuan dagoelarik. Sarrera berriak: Kerobia, Fermin Muguruza, Sorkun eta Kaotiko.
- Berri Txarrak
- Vetusta Morla
- Kerobia
- The Killers
- Fermin Muguruza
- Pearl Jam
- Coldplay
- Sorkun
- Soziedad Alkoholika
- Kaotiko
Abestien araberako zerrendan ezin dugu askorik ezan. Aurreko asteko zerrenda ematen du, Vetusta Morla lehenengo hamar postuetan baitago (nahiz eta abestien ordena aldatu izana).
- Vetusta Morla - Un día en el mundo
- Vetusta Morla - Sálvese quien pueda
- Vetusta Morla - Valiente
- Vetusta Morla - Copenhage
- Vetusta Morla - Al respirar
- Vetusta Morla - La marea
- Vetusta Morla - Rey Sol
- Vetusta Morla - Autocrítica
- Vetusta Morla - Saharabbey Road
- Vetusta Morla - La cuadratura del círculo
Momentuz, datorren asterarte itxaron beharko dugu aldaketa azpimagarririk dagoen ikusteko.
Erlazionatutako sarrerak