
Birdy Nam Nam, Little Mike, DJ Pone eta DJ Need y Crazy B DJ frantsesek osaturiko musika taldea dugu. Mundu mailan izan diren deejaying zenbait txapelketa irabazi dituzte eta frantziako undergroup mugimenduan oso ezagunak dira. 90. hamarkadan deejaying mugimenduaren errege estatu batuarrak genituen, DJ Q-Bert, Craze edo ta A Trak, baina 2000. urtean frantsesak ere gogoz hasi ziren, crew ezberdinak sortuz, esaterako, Scratch Aktion Hiro zeintzuk irabazleak suertatu ziren. Hau dela eta, 2002. urteko edizioa irabazteko asmoarekin Birdy Nam Nam crewa sortu zen, are gehiago txapelketa irabaztea lortu zuten.
Lehiaketak alde batera utziz, Birdy Nam Nam taldeak jada mundu mailan zerbait esan behar duela esan genezake, horrela zenbait jaialdi garratzitsutan izateko aukera izan du, hala nola, Ultra Music Festival (Miami), Roskilde Festival (Danimarka), Dour Festival (Belgika), Sonar (Espainia), Fuji Rock Festival (Japonia) etab. Aipagarria ere, Louise Attaque abeslari frantses famatuarekin behin baino gehiagotan oholtza gainean izatea; beraz ez da ez txantxetako taldea Birdy Nam Nam, horrelako musika maite baduzue behintzat.
MySpace| Birdy Nam Nam |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

DJ Mehdik 80. Hamarkadaren amaieran rapa biziki maite dut, horrela urte batzuk beranduago 1.992an hain zuzen ere, platerak hartu eta DJ lanetan hasiko da, gogoko dituen nahasketak eginez. Honen ondorioz, Ideal J taldean parte hartuko du; 1.996an Original MC lana ekoiztuko du, eta bi urte beranduago, Le Combat continue plazaratuko du.
Assassin eta MC Solaar musikari frantsesei beraien lanak ekoizten lagunduko die, bestalde 1.997an Mehdik bere zigilu propioa sortuko du, Espionnage izenekoa. 2.000an bere zigilu propioaren laguntzaz Espion izeneko maxia bukatuko du, azken honetan zenbait lagunek parte hartuko dute, hala nola, Karlito, le 113 edo ta Rohff.
2002an lehen lan serioa, Espion; 2005eko apirilean bigarren lan serioa, Des Friandises pour ta bouche eta amaitzeko 2006an Lucky Boy lana ekoiztuko du. Aipatzekoa da, 2007an Sonar jaialdi ezagunean parte hartu izana.
MySpace| DJ Mehdi |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak
Crystal Castles elektronika munduan jada oso ezaguna den taldea dugu. Nik uste nuen talde handia zela, musika ederra egiten baitzuten baina benetan penagarria Sonar 2009an gertatutakoa. Hona gertatutakoa erakusten duen bideo bat.
Badirudi taldeko soinu teknikariak nahiko gaizki egin zituztela gauzak, nahiz eta Sonar jaialdiak jartzen dituen teknikariek Crystal Castlesekoei zeinbait gomendio eman; ez zuten kasurik egin eta kontzertua bertan behera geratu zen; Alice Glassek ia ia bateria ikuslegoari botaz, eskerrak segurtasun gizonak azkar ibili zirela.
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak