Etiketak: Samba Esporte Fino

seu_jorge

Seu Jorge aktore nahiz musikaria Brasilgo faveletan jaio zen, Belford Roxo herrian hain zuzen ere, Rio de Jaineroko zelaitik gertu. Bere entzuleen ustez samba-pop musika jorratzen du, eta musika sortzeko garaian Samba EskolekZeca Pagodinho, Nelson Cavaquinho, Romario (futbol jokalaria) edo ta Stevie Wonder estatubatuarren eragina nabari da.

Seu Jorge Farofa Carioca taldeko partaidea izan da, bertan abesti askotxoren sortzaile izanik,  azken talde honekin Moro no Brasil argitaratu zuen 1998an. Beranduago, 2001ean, Samba Esporte Fino izeneko pop diska plazaratu zuen Brasilen; mugetatik kanpo Carolina in 2003 izenez ezaguna.

Abeslariak bakarkako lanean ateratako bigarran diskak, Cru (Crudo), oso kritika onak zituen; ondorioz, 2006an Bonnarooko musika jaialdian ikutzeko aukera izan zuen, Ottawako Bluefesten ere egon da.

Seu Jorge Big Festival jaialdian ikusteko aukera izango dugu Uztailak 15an.

MySpace| Seu Jorge

Erlazionatutako sarrerak