Isil isil dabiltza Mogambon baina denborak aurrera egiten duen moduan beraiek ere kontzertuen antolakuntzarekin jarraitzen dute. Abenduraren 4an, ostirala, gaueko 21:30etatik aurrera; Buffalo, I Howl eta Sam Alone taldeak egongo dira.
Buffalo, Zarautzeko talde instrumentala; hasiera batean abeslari bila zenbilen talde gaztea dugu, baina denborarekin gogoko zuten beraiek jorratzen zuten musika ondorioz hirukote instrumental moduan geratzea erabaki zuten. Soul, Jazz nahiz Rock musiketan ezkutatzen dira; oraingoz maketa bakarra dute eta beraien myspacean entzungai aurkitzen da. Proposamen berezia Zarautz aldetik datorkiguna.
I Howl, Leonetik datorren talde lasaia. Trust Nothing taldeko abeslariaren proiektua, oraingoan folk lasai eta ilunaz gozatzeko aukera paregabea eskeiniz.
Sam Alone, Portugaletik datorren Folk nahiz Country talde interesgarria. Aski ezagunak diren Neil Young edo ta Johnny Clashen antzekoa, ahots berezi eta letra esanguratsuak. Duda gabe, arretaz jarraitu beharreko taldea, beraien lanei dagokienez, “Dead Salior” izeneko maketa eta “Restless” izeneko EPa dituzte.
Oraingoan musika lasaiagoarekin datorkiguz Mogambotik, baina beti bezala zuzenean kalitatezkoa talde ezezagunak entzuteko aukera izango dugu.
myspace | buffalo| i howl | sam alone |
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
