Etiketak: Roadrunner

Berri Txarrak - Payola

Berri Txarrak-en blogan iragarri berri da taldearen diska berria izango duen izena: Payola, hain zuzen ere. Diska berri hau taldearen seigarrena izango dugu eta orain dela asko jakin genuen bezala, Steve Albini ospetsua aurkituko dugu ekoizpen lanetan.

Gainera, Libre diskaren Denak ez du balio abestian bezala, Tim McIllrath (Rise Against) abeslariaren ahots bitxia entzuteko aukera izango dugu Payola barruan. Diska berri hau, Irailaren 14ean jarriko da salgai, Roadrunner Records zigiluaren eskutik.

Iturria | Berri Txarrak

Erlazionatutako sarrerak

Dortoken Mendean - Berri Txarrak

Pasa den astean azaldu genuen bezala, Berri Txarrak taldearen kanta berria entzuteko aukera daukagu gaurtik aurrera. Dortoken Mendean entzuteko, Roadrunner Records webgunera sartu behar zarete eta hortxe bertan streaming formatuan entzuteko bidea izango duzue.

Entzun, dastatu, gozatu.

Informazio guztia | Roadrunner Records

Erlazionatutako sarrerak

Berri Txarrak: Dortoken Mendean

Primerako berria irakurri dut oraintxe bertan Berri Txarrak taldearen webgunean. Ekainaren 29tik aurrera, taldearen diska berria izango den aurrerapen kanta entzuteko aukera izango dugu. Abesti berri hau ‘Dortoken Mendean’ izenarekin izango dugu entzungai RoadRunners Records diskoetxearen webgunean.

Beraz, bost egun besterik ez Berri Txarrak-en azken lanaren lehen zertzeladak entzuteko.

Iturria | Berri Txarrak

Erlazionatutako sarrerak

La Puta y el Diablo - Hamlet

Hamlet talde madrildarraren kideek atzo (Apirilak 6) kaleratu zuten La Puta y el Diablo deituriko lan berria. La Puta y el Diablo taldearen hamargarren diska da, 2003ko zuzenekoa kontutan hartuz, eta Pura Vida-ren jarraipena (2006) bihurtu da Alberto Seara (ekoizpena) eta Logan Mader-en laguntzaz.

La Puta y el Diablo Madrilgo Cube estudioetan grabatu da eta hamar abestiez osatuta dago:

  1. El hábil reino del desconcierto
  2. La tentación
  3. El traje del muerto
  4. Siete historias diferentes
  5. En el nombre de Dios
  6. No habrá final
  7. Escupe tu vanidad
  8. Si no tú quién
  9. Revolución
  10. Sacrificio

Azken diska honetan bi aldaketa nagusti egon dira: Alde batetik Alberto Marin (Skunk DF) aurkitu dezakegu taldearen gitarra berria moduan eta bestaldetik, Hamlet eta  RoadRunner Records-en arteko elkarlan berria.

La Puta y el Diablo-ren “El hábil reino del desconcierto” abestia entzun nahi baduzue, hemen jeitsi dezakezue doan. Gogoan euki, Hamlet Durangoko  Euskal Strong Festival jaialdian izango ditugula Apirilak 24an.

Webgune ofiziala | Hamlet

Erlazionatutako sarrerak

Berri Txarrak - Roadrunner Records

Berri Txarrak-ek Roadrunner Records diskoetxe famatuarekin hitzarmena sinatu du, nazioarteko diskoetxeak taldearen disko berria kaleratu dezan. Dakizuenez, Berri Txarrak taldearen diska berria irailean kaleratuko da eta Steve Albiniren ekoizpenaren ikutua izango du.

Beraz, hirukote nafartarra Roadrunner diskoetxearen etxean sartuko dira eta GOR diskoetxearen ateak itxiko dituzte bost diska eta azken DVD bat beraiekin kaleratu ondoren. Irailerarte gutxienez, horrelakoa da Berri Txarrak-en diskografia 12 urtetan zehar:

  • Jaio.Musika.Hil (2005)
  • Libre © (2003)
  • Eskuak / Ukabilak (2001)
  • Ikasten (1999)
  • Berri Txarrak (1997)

Iturria | Berri Txarrak

Erlazionatutako sarrerak