
La Kinky Beat ska reggae talde ezaguna berriro ere Euskal Herrian izango dugu, azken aldiz Karate Beat lana aurkezteko asmoarekin etorri zitzaizkigun Bilboko Kafe Antzokira. Oraingoan Euskal Herriko hainbat puntutan izango ditugu otsailaren lehenengo egunetan, hona hemen gurean egingo duten kontzertu zerrenda:
- Otsailak 4, osteguna, 22:00tan El Balcon de la Lola @ Bilbo
- Otsailak 5, ostirala, @ Donosti
- Otsailak 6, larunbata, 22:00tan Psilocybenea @ Hondarribia
- Otsailak 19, ostirala, 22:00tan Kafe Antzokia @ Ondarru
- Otsailak 21, igandea, Kukutza Gaztetxea, Rekalde @ Bilbo
Bestalde beraiekin Chalart 58 egongo da, esperientzi handiko musikaria; Radio Bemba, Bad Sound System edo ta Fermin Muguruza bezalako musikariekin birritan egondakoa.
MySpace | La Kinky Beat| Chalart 58 |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

2010ean ere jo ta su jarraituko dute Hondarribiko Psilocybenea aretoan, horrela Errege Magoei harrera beroa emateko asmoarekin, Baby Woodrose eta The Dirty Pink Ladies taldeak izango ditugu urtarrilaren 5ean, asteartea, gaueko 22:00etatik aurrera 10€ ren truke.
Baby Woodrose dinamarkatik datorren punta puntako hard rock taldea dugu, jada 6 diska baino gehiago atera dituzte, hala ere beraien azken lanean garage nahiz psikodelia estiloak ederki nahasten dituzte. 2004. urtean danimarkako musika sarietarako izendatuak izan ziren nahiz eta azkenean saririk ez lortu. Argi dago hirukote honek baduela zer esan.
The Dirty Pink Ladies etxeko taldea dugu, Irungoa. 60 eta 70 hamarkadetako rock & roll ikaragarria lantzen dute, ingelez nahiz gazteleraz ausartzen dira eta Turbonegro bezalako talde ezagunekin ibili dira oholtza gainean; badakizue nondik azaldu musika paregabeaz gozatu nahi izanez gero.
MySpace | Baby Woodrose | The Dirty Pink Ladies |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Hona hemen Hondarribiako Psilocybenea aretoan Abendurako ekarri duten programazio berezia:
- Abenduak 7, astelehena: Eina (Ex-Inadaptas) + U.K Bill 5€
- Abenduak 18, ostirala: The Hangmen 10€
- Abenduak 19, larunbata: Loan + Reznik 5€
MySpace | Eina | U.K Bill | The Hangmen | Loan | Reznik |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Mayer Hawthorne gurean izango dugu, gaur Azaroak 26 osteguna (20:30etatik aurrera) Hondarribiako aski ezaguna den Psilocybenean. Gaztemaniak!ekin batera antolaturiko bigarren kontzertua izango da, eta argi dago Gaztemaniak! kalitatezko taldeen sinomotzat har dezakegula, baliteke herriko taldea ez izatea, baina Mayer 5€ren truke ikustea ez dakit non lortuko duzun. Leku txikia, handia den bitartean, Mayerrek soul eta jazz artean defendatzen da eta bada Soul Vintage Berria etiketarekin janzten duenik.
Mayerren musika entzun bezain pronto, musika beltza datorkigu burura, baliteke duela zenbait hamarkadetako musika; baina abeslariak oraindik ez ditu 30 urteak bete eta gainera zuri zuria dugu; kontraesana? Auskalo, baina argi dago gaurkoan Hondarribian kontzertu eder batez gozatzeko aukera paregabea izango dugula.
MySpace| Mayer Hawthorne |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

ZU2AK Reggae - Jungle gaua antolatu dute Hondarribiako Psilocybenea Aretoan azaroko azken aldiko euriteei aurre egiteko asmoz. Azaroaren 13an, ostirala gaueko 22:00etatik aurrera 8€ren truke.
Munduko osoko jendea izango dugu bertan, Jamaika bertatik Ras Daniel Ray ezaguna izango dugu; Frantzia/Argentinatik Krak In Dub jungle drum & bass musikan frantziako aintzindaria, milaka Sound Systemetan ibilia eta mundu osoan zehar biraka izan da, duda gabe ez da txantxetako aktibista. Amaitzeko hurbilago eta akaso ezagunago dugun, Selektah Stepi Irundik etorriko zaigu, gau bat baino gehiago ikusi izan dugu Bad Sound System taldearekin. Beraz, doinu bero dantzagarriak izango ditugu gipuzkoar kostaldean.
MySpace| Ras Daniel Ray | Krak In Dub | Selektah Stepi
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak