Etiketak: Peachy Joke

Peachy Joke talde euskaldunak Cold Tea izeneko bideoklip berria plazaratu du, Laskorain ikastolan grabatu dute eta beraien bigarren diskoko lehen singlearen klipa dugu.

Erlazionatutako sarrerak

Peachy Joke talde gipuzkoarrak jada zenbait urte daramatza musika munduan, laister lan berriarekin etorriko zaigu eta euskal panoraman gauz interesgarriak ekar ditzakela uste dugu. Hona hemen taldeekideek Musikazalerentzat eginiko elkarrizketa.

peachy_joke

1 ) Nondik dator taldearen izena?

Izena gure lehen maketa grabatu aurretik sortu zen. “Broma gozoa” esan nahi du eta hasieratik ondo sonatzen zuela iruditu zitzaigunez segituan identifikatu ginen berarekin.

2 ) Aldaketak izan dira taldean, gaur egungo partaideak ez dira hasiera hasierako partaideak, zein hobekuntza edo ta desberditasun ikusten duzue hasierako garaiekin konparatuz?

Orain dela pare bat urterarte baxua Juremak jotzen zuen, Ivan-en arrebak, eta ondoren, Homes-ekin -BAP-eko guitarrarekin- grabatu eta kontzertu dexente eman ondoren utzi egin zuen eta Lou-ek hartu zuen baxua. Egun, The grey reveille diska kaleratu eta zuzeneko ugari eman ostean Lou-ek taldeko bigarren guitarra jotzen du eta Markos-ek baxua.
Aldaketa dexente… espero orain honek irautea!!
3 ) Argi dago euskal instrumentuen soinua erabili izan duzuela, baina noizko euskarazko abestirik?

Ez det uste hori iritsiko denik. Hizkuntzak ez gaitu arduratzen. 2001ean egin genuen gure lehen abestia dagoeneko ingelesez izan zen. Naturaltasunez ateratzen zaigun zerbait da. Rolling eta ACDC bezelako taldeak entzuten hezi gara beraz…
Gainera abeslaria Londres hiriaren maitemindu bat da…

4 ) Nolakoa izango litzateken zuen gau perfektua? Ajearen kontrako gomediorik?

Kontzertuak ematea gauez egin daitezkeen gauzen artean ia gehien gustatzen zaiguna da, beraz… gau zoragarri ugari pasa ditugu…
Eta ajeari begira, batzuek diote edaten jarraitzea dela erremedioa eta beste batzuek aldiz goizeko ohe kirola praktikatzea dela hoberena…

5 ) Zuekin furgonan joan ezkero zein CD aurkituko genituzke?

Pink Floyd, Led zeppelin, Damien rice, The White Stripes, The band, jet, The blue van, Rose hill drive, Metallica…

6 ) Gogoratzen ahal duzue emandako kontzerturik bereziena?

Kontzertu xelebre ugari jo dugu. Behin mendi punta batetara igo behar izan genuen, dena elurrez zegoela eta hotz handiarekin Snowboard-eko leihaketa batetan zuzenekoa emateko. Arraroa, baina esperientzia ona izan zen.
Eta kontzertu beroena eta publikoak hobekien erantzun duena agian aurreko diskarekin jo dugun azkena, Jaka-n. Gainera, publikoaren harrera horren ona izan zen esperantzak eta aurrera jarraitzeko gogoak piztu gintuztela!

7 ) Norekin eta non gustatuko litzaizueke zuzenean ikutzea?

ACDC!! (“Son lo puto mejor” dio Lou-ek) Jeje rock&roll estiloan egia esan beraien soinuari fidelenak beraiek dira behintzat!
Hala ere, mila bandarekin jotzea gustatuko litzaiguke, eta eskerrak ematen dugu ditugun aukera guztiengatik!

8 ) Musika internet bidez jeistearen alde hala kontra? Zergatik?

Egoeraren arabera. Egun egia esan aukera on bat da zure musika leku guztietara iristea, baina pirateriaren erruz disketxe bat aurkitzea oso zaila da, adibidez. Denak “mesedez ez iezadazu dirua galtzea egin” aurpegia jartzen dute.
Hala ere, pirateriari esker gure diska gustokoenak entzuten ditugu.

9 ) Zein plan dituzue etorkizunerako?

Gure bigarren diska grabatzen ari gara Krugermansion-ean (Montreal Studios) eta hemendik hilabete batzuetara gure kanpamendua Bartzelonan jarrito dugu, hau da, Catalunyara goaz bizitzera!!! Eta bertan kontzertuekin jarraitu…
Beti aurrera, iadanik baditugu hurrengo diskarako zenbait abesti!!!jeje

MySpace| Peachy Joke |

Erlazionatutako sarrerak