Etiketak: Papera eta Kartoia

fin_corto_2h

Aski ezagunak ditugu Kerobia taldekoak, ez da lehen aldia 121Db balentziarrekin kontzertua eskeiniko dutena, Bilboko Kafe Antzokian ibili izan dira bi talde hauek eta kriston gaua prestatu zuten. Oraingoan Hondarribiako Psilocybenean ibiliko dira, urriaren 9an, ostirala, 22:00etatik aurrera, gainera kontuan badugu etxe arrosean Bilboko tenpluan baino jende guttiago sartzen dela kontzertu intimoa izango dugu;  mota honetako taldeak entzuteko aukera paregabea. Badirudi azkenean Malenkonia taldea ibiliko dela Kerobiarekin 121DB izan beharrean.

Kerobiak Euskal Herrian eskeiniko dituen beste kontzertu datak:

  • Urriaren 3, Iruñea, Totem Aretoa
  • Urriaren 29, Bilbo, Kafe Antzokia
  • Urriaren 31n, Tolosa, Bonberenea
  • Azaroaren 20an, Gasteiz, Jimmy Jazz
  • Azaroaren 21ean,  Zornotza, Idaba Music
  • Azaroaren 28an, Las Arenas.

MySpace | Kerobia | 121 DB |

Erlazionatutako sarrerak

Papera eta Kartoia - Kerobia

Urriaren 8an, Kerobia eta Malenkonia euskal taldeak izango ditugu Bilboko Kafe Antzokian. Pop rock musika jorratzen duten bi talde hauek disko berria aurkezteko parada izango dute Bilbon: Papera eta Kartoia, Kerobiaren kasuan, eta “Hegazkadak dakar Ekaitza” Malenkoliaren kasuan.

Papera eta Kartoia, Kerobiaren trilogiaren bigarren alea da Materia organikoa eta gainerakoak kaleratu ondoren, eta Maitzan aurkeztu zen. Hegazkadak dakar Ekaitza berriz, Oñatiko taldearen lehen diska da eta Irailaren 1an aurkeztu zuten.

Kontzerturako sarrerak 10 eurotako prezioa izango dute.

Erlazionatutako sarrerak

Papera eta Kartoia - Kerobia

Kerobiak, gaur bertan aurkezu du “Papera eta Kartoia” diska berria. Lan hau, Materia Organikoa eta Gainerakoak diskarekin hasi zen trilogiaren bigarren atala bilakatu da eta zazpi abestiz osatuta dago:

  1. Oreka ezina zen indibiduo baten azken pentsamenduak
  2. Le monde est cruel et jai ete un connard
  3. Gris, Triste, zoriontsu egun bat
  4. Nondik irtetzen da barrura
  5. Horma txurira hil da
  6. ()
  7. Esaldi sinple bat galdera handiegirako

Kerobiaren azken lan hau libreki deskargatu daiteke euren webgune ofizialetik, dendetan eta GOR diskaetxearen bitartez erosteko aukera izan arren. Orain, ‘Papera eta Kartoia’ entzuteko garaia heldu zaigu, gozatzeko garaia baita ere.

Informazio guztia | Kerobia

Jeitsi | Papera eta Kartoia

Erlazionatutako sarrerak

Pasaden astean, Kerobiaren Nondik irtetzen da barrura single berriaz gozatzeko aukera izan genuen (doan!) eta larunbatean, kantu berri honen bideoa eskegi zuten talderen blogan. Bideo klipan, Lohitzune Sistiaga aritu da zuzendari lanetan eta hauxe da lortutako emaitza bikaina:

Kerobiaren diska berria, Papera eta Kartoia, Maiatzaren 26an izango dugu kalean.

Iturria | Kerobia bloga

Erlazionatutako sarrerak

Kerobia - 'Nondik irtetzen den barrura' single berria

Apirilaren hasieran azaldu genuen bezala, Kerobia taldeak gaur bertan erakutsi du “Nondik irtetzen den barrura” single berria. Abesti hau Maiatzaren 26an plazaratuko den “Papera eta Kartoia” diska berriaren barruan aurkituko dugu eta dagoeneko, Kerobiaren webgunetik jeitsi dezakegu.

Jeitsi | Nondik irtetzen den barrura single berria

Iturria | Kerobia Bloga

Erlazionatutako sarrerak