La Kinky Beat ska reggae talde ezaguna berriro ere Euskal Herrian izango dugu, azken aldiz Karate Beat lana aurkezteko asmoarekin etorri zitzaizkigun Bilboko Kafe Antzokira. Oraingoan Euskal Herriko hainbat puntutan izango ditugu otsailaren lehenengo egunetan, hona hemen gurean egingo duten kontzertu zerrenda:
- Otsailak 4, osteguna, 22:00tan El Balcon de la Lola @ Bilbo
- Otsailak 5, ostirala, @ Donosti
- Otsailak 6, larunbata, 22:00tan Psilocybenea @ Hondarribia
- Otsailak 19, ostirala, 22:00tan Kafe Antzokia @ Ondarru
- Otsailak 21, igandea, Kukutza Gaztetxea, Rekalde @ Bilbo
Bestalde beraiekin Chalart 58 egongo da, esperientzi handiko musikaria; Radio Bemba, Bad Sound System edo ta Fermin Muguruza bezalako musikariekin birritan egondakoa.
MySpace | La Kinky Beat| Chalart 58 |
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
