The Hot Dogs Urretxuko talde boteretsua Bermioko Eureka Hot 4 ezagunarekin izango ditugu Hondarribiako Psilocybenea Aretoan otsailaren 20an larunbata gaueko 22:00etatik aurrera 5€ren truke.
The Hot Dogs beraien 4 lana aurkezten dabiltza, “Nothing But A Bad Day”, 10 abesti zoragarriz osaturiko rock and roll diska borobila. Hondarribian, Bilbon eta Gasteizko Azkena Rock jaialdian ibiliko dira; beraz argi dago ez dela txantxetako taldea; beraien boterea ikus entzun ahal izateko zuzenean ikusi beharrako taldea dugu, hala ere, beraien diskak ere ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula.
MySpace | The Hot Dogs | Eureka Hot 4
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
