We Are Standard talde getxotarra telebistan izan dugu aste honetan, TVE-1 hain zuzen ere, “No Disparen Al Pianista” musika saio famatuarentzat zuzenean grabatzen; bestalde Bilbo aldetik ere ibili omen dira. Hau guztia, maiatzaren 16an telebistan ikusteko aukera izango dugu.
Bestalde gogoratu beharra dugu, apirilaren 30ean, osteguna, We Are Standard eta Delorean taldeak Barakaldoko RockStarren izango ditugula Gaztea Sariak 2009 dela kausa. Guzti hau “Gaztea Live” saioan zuzenean ikusteko aukera izango dugu, bertara hurbiltzeko aukera ez badugu behintzat; egun batzuk beranduago -igande gauean- ETB3n ere emango dutelarik.
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
