Etiketak: Neil Young

Joy Division

Maiatzaren 29an, Rockumentalak! ekimenaren bigarren edizioa egingo da Zarautzen, I Love Rock Kultur Elkarteak antolatuta. Aurtengo edizioan zinema, argazkigintza eta zuzeneko kontzertuak nahasten dituen egitarauaz gozatzeko aukera izango dugu:

  • Maiatzak 29 - Joy Division (filma) + Capsula (kontzertua)
  • Ekainak 5 - CSNY Deja Vu - Neil Young (filma) + Krell (kontzertua)
  • Ekainak 12 - The Filth and the Fury - Sex Pistols (filma) + Discipulos de Dionisios (kontzertua)
  • Ekainak 19 - Itoitz (filma) + Alligaitors (kontzertua)

Filmak Modelo zinematan proiektatuko dira, kontzertua berriz Tarin Tabernan zinema emanaldien ostean. Gainera, “Rockaren aztarna” argazki erakusketa izango da Photomuseum-en ekainaren 2tik 21ra.

Iturria | Andoaingo Poperoak

Webgune ofiziala | Rockumentalak.com

Erlazionatutako sarrerak

Neil Young abeslari famatua maiatzaren 31n Donostian zuzenean ikusteko aukera izango dugu, sarrerak martxoaren 10ean salgai jarriko dira 60 eururen truke. Neil Young kanadiarrak bere azken lana, “Fork in the road”, aurkezteko intentzioarekin etorriko da Gipuzkoako hiriburura; 10 abestiz osaturiko diska apirilaren 10 ean salgai egongo delarik.

Neil Young folk, blues, rock eta country estiloetan murgildu izan da, batzuentzat grunge munduan izan den abeslaririk onenetarikoa, beti ere Kurt Cobain ahaztu gabe. Sarrerak 902 15 00 25 telefonoan nahiz ticketmaster webgunean eros daitezke goizeko 10etatik aurrera.

MySpace| Neil Young

Webgune Ofiziala| Neil Young

Erlazionatutako sarrerak