Hemendik gutxira berriro ere Delorean taldea Bilbon izango dugu, horrela elkarrizketa egitea bururatu zitzaigun, hemendik eskerrak eman bai Delorean osatzen dutenei eta baita Mushroom Pilloweko Brunori.

1) Zinea gogoko duzuela suposatu nahi dut eta horrexegatik Delorean izena, baina zein da benetan taldearen izenaren zergaitia? Nola sortu zen dena?
Zinea gogoko dugu bai, baina ez da inondik inora taldearen izenaren zergaitia. Egia esan izenak berak ez dauka zergaitirik, proiektu bat asterakoan izen bat aukeratu behar da eta hala egin genuen…
2) Duela urte batzuk Zarautz bezalako herri surferoan ibiliko zineten musika mota honekin, garai horietan musika hau ez zebilen puri purian Euskal Herrian, nola burutatu zitzaizuen musika mota hau lantzea?
Beti izan gara musikazale amorratuak eta zarautzen bizi ginenean beste musikazale batzuk ezagutu genituen eta azkenean gauza batek bestea ekartzen du… New wave musikagatik hasi ginen elektronikari kasu egiten, nik uste.
3) Hasieran EiTB zuen klipa ikusteko aukera izan genuen, jada garai haietan Japonian zenbait diska saldu zenituzten, nola irits daiteke euskal talde bat Japoniara?
Gaur egun, inoiz baino gehiago disketxe batek beti ditu harremanak munduko beste disketxe txikiekin eta diskoa Makiko gure lagunari iritsi zitzaion. Berak, bakarrik, argitaratu zuen eta egia esan ez du oihartzun handirik izan. Detaile on bat bezela daukagu batik bat.
4) Zergatik Bartzelona? Zarautzen sortutako talde batek nola amaitzen du Bartzelonan?
Aspertuta ez hiltzeko nik uste. Bartzelona bera ere txikiegia egiten zait jadanik. Ez dut nire edo gure burua zarautzen berriz ikusten egia esan. Asko maite degu danak baina ez da guk bizi nahi degun lekua.
5) Zer ikasi duzue Bartzelonan?
Munduan ezer ez zerala, nahiz eta batzuk bere zilborretik bere begiak ez kendu.
6) Nola izango litzatekeen zuentzako parranda perfektua? Existitzen bada behintzat?
Gure parranda perfektua gertatu zen gure lagun batzuen etxean, oraindela hilabete batzuk. Geroztik parranda perfektu hori imitatzen saiatzen gera Desparrame gau bat antolatzen degun bakoitzean…
7) Normalean parranda ondoren ajea dator, horren kontrako irtenbiderik?
Vichy Catalan eta oihea.
8 ) Ziur musika munduan egonda musika asko entzungo duzuela, gaur egun ezagunak ez diren taldeak eta biharko egunean akaso zerbait izango direnak; proposamenik?
Ba bai. Nik uste hemendik gutxira Glasser deituriko talde bati buruz entzungo degu. Nork daki, egia esan, baina bere abestiak izugarri politak dira eta Young Turks / XL rekin argitaratuko du diska. Beste talde oso on bat The Big Pink da. Andrew Weatherallekin grabaatu dute diskoa eta oso ongi kokatuta daudel ematen du. Bi talde hoien remixak egin ditugu eta asko gustatzen zaizkigu.
9) Zuen zuzenekoetan behin baino gehiagotan ikusi zan dut kolore bakarreko kamisetekin zabiltzatela, kasualitatea?
Kamiseta lisoak gustoko ditugu, bai.
10) Baliteke batek baino gehiagok zuen zuzenekoetan taula gainean ez zaretela asko mugitzen aipatzea, zuen diska etxean entzutea eta zuzenekoak berdinak direla esatea; zer esango zeniokete? Arrazoirik zuen zuzeneko batean egoteko?
Ez nago ados, nik izerdi patsetan amaitzen dut kontzertu bakoitza. Egia esan, musika jotzen dezun bitartean dantza egitean oso ariketa zaila da, ahal duguna egiten dugu beti…
11) 2009ko Desparrame jaiak 2008arekiko ezberdintasunik badu? Nola sortu zen Desparrame jaiak antolatzearen ideia?
Ba oraingoz hasi bezela jarraituko degu. Discoteca Oceanorekin aliatu berri gera eta bartzelonako Apolon bi hilabetero egingo ditugu festak.
12) Besterik? Zerbait esateko gogoarekin geratu zarete?
Udaberri hontan Ayrton Senna EPa argitaratuko degu Mushroom Pillow eta Foolhouse disketxeekin eta urtearen bukaerarako disko berri bat argitaratzea pentsatzen dugu.
Milesker!!!
Web gune ofiziala | Delorean
Argazkia: Ricardo Pizana
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Delorean talde zarauztarra Mushroom Pillow disketxearekin sinatu berri du, udaberrian 4 abestiz osaturiko MAXI bat plazatuko duelarik. Hala ere, zarauztarrek lanean jarraituko dute eta udara parterako beste diska berri bat aterako dute; badirudi orduan uda partean Delorean taldekoak behera eta gora izango ditugula beraien diska berriaren promozioa eginez.
MySpace | Delorean
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak