Muse taldeak azken lanarekin lotuta bere bigarren klip ofiziala atera berri du, Undisclosed Desires; gogoan izan Erresuma Batuko taldea Bartzelonan (azaroaren 27an) nahiz Madrilen (azaroaren 28an)Â izango ditugula.
iturria |@arkaitz |
Erlazionatutako sarrerak
Muse taldeak jada Uprising abestirako bideo ofiziala atera du, seguraski The Resistance diskaren abestirik onenetarikoa Exogenesisekin batera.
Erlazionatutako sarrerak

Dakizuenez, Muse taldeak irailaren 14an kaleratuko du ‘The Resistance‘ deituriko diska berria. Zorionez, Musen zaleak bazarete, taldeak diska berri honen aurrerapena jarri du interneten.
Aurrerapen bezala, muse.mu webgunean, lan berrian azaltzen diren hamaika kantuen 30 segundoko klipak eskegi dituzte.
Erlazionatutako sarrerak

Muse taldeak, atzo bertan iragarri zuen Twitter-en bidez ‘The Resistance‘ diska berriaren tracklist-a edo abestien zerrenda. The Resistance irailaren 14an kaleratuko da eta honako abestiak izango ditu barne:
- Uprising
- Resistance
- Undisclosed Desires
- The United States of Eurasia (+Collateral Damage)
- Guiding Light
- Unnatural Selection
- MK Ultra
- I Belong to You (+Mon Coeur S’Ouvre A Ta Voix)
- Exogenesis : Symphony Part I (Overture)
- Exogenesis: Symphony Part II (Cross Pollination)
- Exogenesis: Symphony Part III (Redemption)
Iturria | Twitter
Webgune ofiziala | Muse
Erlazionatutako sarrerak
The Muse taldeak azkenean esan du noiz irtengo de beraien The Resistance diska, musikazalen bagenekien bai azken diska lantzen ari zirela, baina ez genekien datarik. Badirudi The Resistance irailaren 14an irtengo dela.
Aipatu beharra dago ere, The Musek estatu mailan zenbait kontzertu emango dituela eta atzo jarri zituztela sarrerak salgai, horrexegatik joateko intentzioa izanez gero gure gomendioa sarrerak lehenbailehen erostea, bestela guztiok dakigu nolakoak gertatzen diren.
Erlazionatutako sarrerak