Etiketak: munlet

Gora Gaztemaniak

Gora Gaztemaniak! ekimena dela eta, hona hemen atzo jaso genuen emilioa:

Gaztemaniak musika-programa ez da 2010ean desagertuko. Azken informazioen arabera, Gipuzkoako Foru Aldundia finantzabideak ixten ari da tartean dauden udalekin eta hilabete honen erdi aldera zirriborro bat aurkeztuko omen du. Duela egun batzuk, Gora Gaztemaniak plataformak Haurtzaroa eta Gazteria foru zuzendaritzari konfiantzazko botoa emango geniola plazaratu genuen, baina era berean adierazi nahi dugu ere Aldundia presionatuko dugula programa bertan behera ez uzteko konpromisoa bete dezan.

Gauzak horrela, eta Gipuzkoako musika eszenari begira nahitaezko den proposamen honen jarraipena ospatzeko asmoz, Gora Gaztemaniak taldeak kontzertua antolatu du otsailaren 12an, gaueko 20:30ean, Guardetxean (Urgull, Donostia).

Gonbidatutako taldeak Munlet, Correos eta datozen egunotan ezagutzera emango dugun talde sorpresa bat izango dira. Sarrera 5 eurokoa izango da eta kontutan izan edukiera mugatua duela aretoak. Musika lagun, gustu handiz elkartuko gara Gaztemaniak defendatu duzuen lagunekin, bereziki programaren jarraipena babesteko manifestua sinatu duzuen ia 800 lagunekin batera.

Beraz, datorren ostiralean elkar ikusiko dugu, hurrengo hitzordua Gaztemaniak zigilu ofizialpean izango denaren itxaropenarekin.

GORA GAZTEMANIAK KONTZERTUA
Munlet
+ Correos + Talde sorpresa.
Guardetxea. Donostia.
Ostirala, 2010eko otsailak 12. 20:30.
5 euro.

Informazio gehiago Gora Gaztemaniak webgunean.

MUNLET taldeari buruz: http://www.myspace.com/munlet
CORREOS taldeari buruz: http://www.myspace.com/correos

Azkenean badugu azken taldearen berri, Bermeoko Los Steaks punk taldea izango da.

Erlazionatutako sarrerak

big-up-4

 

Munlet taldeak azkenean partaide berriekin beraien lehen kontzertua emango du. Angleten ospatuko den Big Up 4 jaialdian izango ditugu hileko 29an, ostirala gaueko 20:30etatik aurrera. Betiko Anita Ladyfingers eta Ina HerrProfessorrez gain, baterian Oscar Alvarez (Inserta, Brebes) kitarran Sergio Llanos (Eureka Hot 4) eta Arkaitz Garai (Brebes) izango ditugu. Aipatu beraien azken lana Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin atereko  dutela bai CD eta binilo formatuetan aurrerapen bat entzuteko gogoz bazabiltza kontzertua aukera paregabea izan daiteke.

Erlazionatutako sarrerak

Munlet - Cañon

Munlet taldeak lan berria prest izango du martxo parterako, baina hala ere, “Cañón” izeneko azken diskaren azala ikusgai dugu. Lan honetan Pablo Fermin donostiarrak parte hartu du, bai diskaren azalaren diseinuan eta baita beste diskaren irudietan.

Diska Mungiako Lamiñan Jose Latrarekin eta beraien Donostiako El Cubo estudioan grabatu dute; dirudienez oso emaitz ona lortuz. Amaitzeko aipatu azken laneko singlea jada beraien myspacean entzungai dagoela.

MySpace | Munlet |

Erlazionatutako sarrerak

markina

Badator V. Markina Shots Rock’n'Roll Festival, jada beraien bostgarren edizioan dabiltza eta  Markinako Uhagon aretoan ospatuko da. Abenduaren 26an gaueko 22:30etatik aurrera (gutxi gora behera)  6 €ren truke zenbait talde berezi ikusteko aukera izango dugu.

Musikazalen aski ezagunak ditugun Munlet talde esanguratsua, bestalde bermiotik datorren Los Frenos izeneko talde rockeroa eta amaitzeko Gramones taldearen sortzaileek osaturiko Eskorbutines talde berezia. Lagun artean antolaturiko jaialdia eta nola ez giro ezin hobean musikaz gozatzeko aukera paregabea.

MySpace | Munlet | Los Frenos |

Erlazionatutako sarrerak

Munlet

Jakina da Munlet taldea bikote izateari utziko diola, baina lasai jende gehiagorekin etorriko dira, ez dute musika alde batera utziko. Aldaketa hau dela eta, bikote moduan emango duten azken kontzertua Markina Shots 2009 jaialdian emango dute, abenduaren 26an, Eskorbutines eta Los Frenos taldeekin batera.

MySpace | Munlet |

Erlazionatutako sarrerak