Etiketak: Mogambo

russian

Gaurkoan ederra antolatu dute Trintxerpeko Mogambo aretoan, Russian Circles eta Barents talde ospetsuak izango ditugu beraien musika bereziarekin, gaueko 20:00etatik aurrera. Duela aste batzuk jarri zituzten sarrerak salgai, baliteke oraindik baten bat erosteko aukera izatea baina duda gabe, kontzertu ikusgarria izango da, leku nahiko txikia eta Russian Circles bezalako talde berezia; aipatu beharra dago Euskal Herrian izan direla, Bilboko L’Monon esaterako.

iturria | red ribbon music |

myspace | russian circles | barents |

Erlazionatutako sarrerak

cococoma_las

Garage & Punk & Surf arratsaldea antolatuko dute Trintxerpeko Mogambo areto berezian, urtarrilaren 10ean igandea, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.  Bertan Cococoma estatu batuarrak izango ditugu beraien garage punk hoberena erakusteko helburuarekin, gogoratu 2009an Goner Recordsekin diska berria plazaratu zutela, Things Are Not All Right izenarekin. Bestalde, hauei laguntzeko asmoz, Las Sfintters Hondarribiako surf garage taldea izango da; zenbait neska, zenbait bertsio, abesti propio eta dantzatzeko arratsaldea ziurtatuko dutelarik.

MySpace | Cococoma| Las Sfintters |

Erlazionatutako sarrerak

kartel_buffalo

Isil isil dabiltza Mogambon baina denborak aurrera egiten duen moduan beraiek ere kontzertuen antolakuntzarekin jarraitzen dute. Abenduraren 4an, ostirala, gaueko 21:30etatik aurrera;  Buffalo,  I Howl eta Sam Alone taldeak egongo dira.

Buffalo, Zarautzeko talde instrumentala; hasiera batean abeslari bila zenbilen talde gaztea dugu, baina denborarekin gogoko zuten beraiek jorratzen zuten musika ondorioz hirukote instrumental moduan geratzea erabaki zuten. Soul, Jazz nahiz Rock musiketan ezkutatzen dira; oraingoz maketa bakarra dute eta beraien myspacean entzungai aurkitzen da. Proposamen berezia Zarautz aldetik datorkiguna.

I Howl, Leonetik datorren talde lasaia. Trust Nothing taldeko abeslariaren proiektua, oraingoan folk lasai eta ilunaz gozatzeko aukera paregabea eskeiniz.

Sam Alone, Portugaletik datorren Folk nahiz Country talde interesgarria. Aski ezagunak diren Neil Young edo ta Johnny Clashen antzekoa, ahots berezi eta letra esanguratsuak. Duda gabe, arretaz jarraitu beharreko taldea, beraien lanei dagokienez, “Dead Salior” izeneko maketa eta “Restless” izeneko EPa dituzte.

Oraingoan musika lasaiagoarekin datorkiguz Mogambotik, baina beti bezala zuzenean kalitatezkoa talde ezezagunak entzuteko aukera izango dugu.

myspace | buffalo| i howl | sam alone |

Erlazionatutako sarrerak

Asteburu honetan kontzertu ugari egingo dira Euskal Herriko zenbait txokotan. Zihur kontzertu gehiago egingo direla, baina hauxe da gure zerrenda partikularra. Pasa den ostiralean egin zenuten bezala, lagundu mesedez kontzertuen zerrenda hau osatzen!

BIZKAIA

Ostirala

  • Gose - Fnac (Bilbo)
  • Dave Smalley + Dani LLamas - Cotton Club (Bilbo)
  • Quireboys + Love Division - Kafe Antzokia (Bilbo)
  • Nueva Vulcano + Ya Te Digo - El Balcón de la Lola (Bilbo)
  • Wim Mertens - Auditorio Kultur Leioa (Leioa)
  • Metalmania - Edaska (Barakaldo)
  • Aron Burton y Los Reyes del K.O. - Plateruena Kafe Antzokia (Durango)
  • Sweet Oblivion - Residence (Bilbo)
  • Jahsta Reggae Band + Novato & Mad Muasel + Triple Combo - Santana 27

Larunbata

  • The Shakes of Araby - La Karola (Olabeaga)
  • Rammstein - Bizkai Arena, BEC- (Barakaldo)
  • Elfo Negro + Crickbat + Despeñaperros + Krater - Txarraska Gaztetxea (Basauri)
  • Los Rotos - El Balcón de la Lola (Bilbao)
  • Sr. Lagarto - Café Teatro Etxebarri (Etxebarri)
  • Tom Boyle - Golfo Norte (Barrika)
  • Enblanco + Puñalada Trapera + Izan Ezean - Edaska (Barakaldo)
  • La Vela Puerca - Kukutza Gaztetxea (Bilbo)

Igandea

  • Chiwoniso - Euskalduna (Bilbo)
  • Heavens Basement + The Name - Azkena (Bilbo)

GIPUZKOA

Ostirala

  • Taylor McFerrin - Be Bop Bar (Donostia)

Larunbata

  • Revolutionary Brothers + King Konsul + Little Roy + Heartical + The Billie Jeans + Yanu - DOKA (Donostia)

Igandea

  • Marvins Revolt + Maderacore - Mogambo (Donosti)
  • Tiny Vipers + Rockettothesky - Gazteleku (Zarautz)

GASTEIZ

Ostirala

  • Berri Txarrak - Jimmy Jazz (Gasteiz)

Larunbata

  • Che Sudaka - Jimmy Jazz (Gasteiz)
  • Lady Dottie & The Diamonds + Aron Burton y Los Reyes del K.O. - Hell Dorado (Gasteiz)

Igandea

  • Stanley Brinks with Freschard & Ish Marquez - Jimmy Jazz (Gasteiz)
  • Who By Gun + Turboneskak - Ibu Hots (Gasteiz)

NAFARROA

Ostirala

  • El Desvan del Duende - Noboo (Tudela)

Larunbata

  • El Columpio Asesino + INNERVE - Noboo (Tudela)

Erlazionatutako sarrerak

concierto_mogambo

Apirilak 15, asteazkena, gaueko 20:00tatik aurrera Trintxerpeko Mogambo aretoan, Thee Brandy Hips, Montanas eta Thomas Function taldeak egongo dira 5 eururen truke.

Thee Brandy Hips, lau gazte donostiarrek osatutako taldea dugu, 2006 eta 2007an grabatutako maketetan, garage, power-pop eta post-punk estiloak entzuteko aukera izango dugularik. Gaur egun askoz hobe ibiltzen dira taula gainean eta baita instrumentuekin, kontuan izan behar dugu oso gazteak direla; Delorean nahiz Atom Rhumba taldeen jarraitzale sutsuak direlarik.

Thomas Function, Alabamako laukotea non indie, punk, garage eta shoegaze estiloak jorratzen dituen. Abeslariak modu arraro batean abesten du, baina taldeak lortzen duen emaitza zoragarria da. Beraien lehen lana Celebration (2008) lana aurkezteko intentziorekin datoz gipuzkoara. Batzuek diote Black Lips eta Reigning Sound taldean artean dabiltzala, hala ere, hoberena zuzenean ikustea.

Montanas, Hondarribiako Psilocybe Elkarteko musika taldea, garage - fuzz estiloan murgiltzen dira gehien bat; hala ere, posiblea da zenbait abestietan instrumental doinuez gozatzea.

MySpace| Thee Brandy Hips

MySpace| Thomas Function

Erlazionatutako sarrerak