
Macaco talde ezaguna eta Grises talde berri interesgarri zestoatarra Azpeitian izango ditugu uztailaren 10ean, larunbata. Bertako futbol zelaian, Garmendipe, saltzen ari dira sarrerak, 20 eurotako prezioan, sarrerak astean zehar 18:30etatik 21:00tara lehiatilan eros daitezke, bestalde Kutxa nahiz Ticketmaster bezalakoetan erosteko ere aukera badago. Lagun Onak futbol taldeak antolatu duen kontzertu bikoitz honetan, 3.500 pertsonentzako lekua izango da, jada 1.600 baino sarrera gehiago saldu dituztelarik.
Momo Locok, Macaco taldeko abeslariak beraien azken lana, Puerto Presente, aurkezteko asmoz datorkigu, hala ere aipatu beharra dago, Grises taldea kristoren musika lantzen duela, Macacorekin zerikusirik izan gabe, batzuek Foals edo ta Delorean bezalako taldeekin konparatzen dituzte; oraindik musika munduan zestoarrak ez dira oso ezagunak baina seguru beraien Parfait, Chicles Pegados edo ta Viernes abestiek gorputza mugitzeko aitzaki zitala izanen direla.
Erlazionatutako sarrerak

Badatoz Santurtziko Karmengo jaiak hona hemen kontzertu zerrenda:
- Uztailak 10 – Dios salve a la Reina (DSR) Tributo QUEEN
- Uztailak 11 – Betagarri
- Uztailak 12 – Efecto Mariposa
- Uztailak 13 – Los Delinqüentes
- Uztailak 14 – Macaco
- Uztailak 15 – Amaia Montero
- Uztailak 16 – Bolero Gaua, Tamara, Moncho eta Basurto
- Uztailak 17 – Soziedad Alkoholika eta Los Cojones
Hala ere, badirudi oraindik zenbait sopresa egon daitezkela, baina oraingoz behintzat ez dute ez kontzertu zerrenda kaxkarra Santurtzi aldean.
Erlazionatutako sarrerak

We Are Standard talde bizkaitarra, MTV European Music Awards sarietarako izendatua izan zen atzo. Beraiekin batera, estatuko beste talde batzuk egongo dira sari honen lehian: Fangoria, Macaco, Nena Daconte eta Russian Red.
Sari-banaketa zuzenean emango dute Berlingo 02 World Arenatik, azaroaren 5ean, 21:00etatik aurrera. Europako herrialde bakoitzean ikusleek www.ema.mtv.es webgunearen bidez botoa emateko aukera izango dute, gaurtik urriaren 11ra bitartean.
Sorte on We Are Standard!
Iturria | adn.es
Erlazionatutako sarrerak

Barakaldoko El Carmen jaiak uztailaren 12tik 20ra bitartean ospatuko dira. Aurtengo egitarauan, primerako kontzertuak aurkituko ditugu:
- Uztailak 10 – Tony Roland
- Uztailak 11 – Orishas
- Uztailak 12 – Tirri Tarra
- Uztailak 14 – Oreka TX
- Uztailak 15 – Macaco
- Uztailak 16 – El sueñor de Morfeo
- Uztailak 17 – Diana Navarro
- Uztailak 18 – Mago de Oz
Ondopasa blogan, udako jaien egutegia argitaratu dugu:
Erlazionatutako sarrerak

iKultur abuztuan ospatuko den musika jaialdia dugu. Irun herrian lehenaldiz ospatuko da abuztuaren 7 eta 8an. Estilo ezberdinetako taldeak izango dira bertan, baina guztiak punta puntakoak. Hona hemen egun bakoitzean izango diren taldeak:
Abuztuaren 7an ostirala: (ate irekiera 20:00 etan)
- Macaco
- Alpha Blondy
- Eskorzo
- Bad Sound System
Abuztuaren 8an, larunbata: (ate irekiera 20:00 etan)
- Vive la Fête
- Cycle
- We Are Standard
- Danger
- Backbone
webgune ofiziala | iKultur |
Erlazionatutako sarrerak