Etiketak: luz de putas

kartela

Txin´Goody Paradaise izeneko Reggae Jaialdi Txikia antolatu dute Hendaiako herrian martxoaren 20rako, jaialdia Les Halles / Merkatuan ospatuko delarik. Bertan ekitaldi ezberdinak izango dira egun osoan zehar, goizeko 10:30etatik aurrera, baina musikari dagokionez, hauxe da programa:

  • 20:00tan Sound System: EqualBrothers
  • 21:30etan Ding Wash
  • 23:00etan Luz de Putas
  • 0:30etan Ras Miguel & Tafari

myspace | ding wash | luz de putas | ras miguel & tafari |

facebook ekitaldia | txin´goody paradise |

Erlazionatutako sarrerak

Nu Sports - Ska gaua Erromoko gaztetxean

Erromoko Gaztetxean Ska Gaua antolatu dute otsailaren 6rako, ostirala. Bertan aski ezaguna dugun Luz de Putas talde euskalduna egongo da eta beraiekin batera Alemanitatik datorren Nu Sports, Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izanez. Kontzertua gaueko 21:00etatik aurrera ospatuko da,  5 €ren truke aipatu Djak ere egongo direla. Duda gabe aukera paregabea dantzan egiteko Itzubaltzetan izango duguna.

MySpace | Nu Sports | Luz de Putas |

Erlazionatutako sarrerak

kalean

Irungo Gazte Eguna dela kausa, kontzertu bereziak antolatu dituzte Irungo La Kaxita Gaztetxean. Abenduaren 19an, larunbata, arratsaldeko 19:30etatik aurrera Bad Sound System + Luz de Putas + Titadine taldeak izango ditugu. Irungo Gaztetxean dantzatzeko prest?

Erlazionatutako sarrerak

Psilocybe Gaua Iurritan

Maiatzaren 30ean kontzertuak prestatu dituzte Oiartzungo Iurritan. Psilocybeneatik ernaldu diren 3 talde, Los Stupefactos, Luz de Putas eta Inoiz Ez. Argi dago 3 taldeek musika oso ezberdina egiten dutela, bestela norbaitek esan dezala zer daukaten amankomunean, Ska, Surf edo ta Hardcore estiloetan dabiltzan taldeak. Hala ere, kriston zuzenekoak egiten dituzten taldeak ditugu, Stupefactos talde zaharrena dugu, Luz de Putas han hemenka dabiltza asteburuero berain Dancing Town Tourrarekin eta Inoiz Ez talde gazte baina oso indartsua dugu.

MySpace| Los Stupefactos | Luz de Putas | Inoiz Ez |

Erlazionatutako sarrerak

Hondarribiako Psilocybenea aretoan Luz de Putas eta Neguri Gorriak izan genituen atzo.  Lehenik eta behin etxean jokatzen zuen Luz de Putas agertu zen taula gainean, beraien EP berria, “Welcome to Dancing Town” aurkezteko gogoz. Ska doinuak gogoz entzun eta dantzatzeko aukera izan genuen Hondarribiko etxe arrosean, JaiaDale Calor, Zureak egin du edo ta Bailando abestiekin;  zenbait bertsio entzuteko aukera izan genuen, hala nola, Skalariak taldearen Puto Alcohol eta Reel Big Fish taldearen Beer, Luz de Putas taldearen zuzenekoetan klasikoa. Sorpresa modura duela gutxi sortu dituzten 2 abesti jo zituzten.

luzdeputas

Public Enemyko kamisetarekin azaldu zen Neguri Gorriakeko abeslaria Ferminek bere garaian Negu Gorriakekin egingo zuen modura, hasiera batean jendea nahiko lasai zebilen eta egia esan behar bada ez zegoen jende askotxo. Hala ere Neguri Gorriakek zintzo jarraitu zuten taula gainean, dantza eta dantza Ferminen antzera; poliki poliki geroz eta jende gehiago bildu zen,  Radio Rahim, Gora Herriak edo ta Hipokrisiari Stop! abestiekin giro itzela sortuz.

MySpace| Luz De Putas

MySpace| Neguri Gorriak

Bideoak| Luz de Putas eta Neguri Gorriak

Erlazionatutako sarrerak