Etiketak: lor

Durangoko Jaiak - Kontzertuak
Urriaren 10etik 18ra bitartean Durangoko jaiak ospatuko dira, San Fausto jaiak alegia. Bederatzi egunetan zehar, kontzertu ugari egingo dira Durangoko zenbait txokotan:

  • Urriak 10 - Xarma + DSM-5 + EMON (Txosna gunean)
  • Urriak 11 - The Bon Scott Band (Andra Marian)
  • Urriak 12 - Bizardunak (Andra Marian)
  • Urriak 13 - Txarango Trio (Andra Marian)
  • Urriak 16 - Tres 41 + The Riff Trauckers + LOR (txona gunean)
  • Urriak 17 - Brankan + Banda Batzoki + KOP (txona gunean) eta El Sueño de Morfeo + Nahixan (Landako Gunean)

Iturria | Durangoko Udala

Erlazionatutako sarrerak

gernika

Ekainaren 13rako larunbata, Rock&Rally 3.0 jaialdia antolatu dute Gernikako Astra Aparkalekuan; arratsaldeko 18:00tatik aurrera hasiko dena. Bertan punta puntako talde euskaldunak ikus entzuteko aukera izango dugu, hona hemen zerrenda:

  • Itzalen
  • The Riff Truckers
  • Effectus
  • Sexty Sexers
  • Sarkor
  • Lor

Sarrerak aurretik 6 euru balio ditu eta bertan 8. Honako lekuetan lortu daitezke, Gernikan: Ospa, Arima tabernetan eta Gaztetxean.  Bermeon: Katun.  Zornotzan: Uztan. Mungian: Herrikoa. Durangon: Herrikoa.

MySpace| The Riff Truckers | Effectus | Sexty Sexers | Sarkor |

webgune ofiziala| iparragirreMusika |

Erlazionatutako sarrerak

LOR - Rock Terapia

Maiatzaren 29an, ostirala, LOR eta Laia euskal taldeen kontzertuetaz gozatzeko aukera izango dugu Ondarroako Kafe Antzokian.

Elorrioko LOR taldeak Rock Terapia diska berria aurkeztuko du kontzertu honetan, iraupen luzeko hirugarren lana.

Bi kontzertuetarako sarrerak 6 eurotako prezioa izango dute aurresalmentan eta 8 eurotako prezioa txarteldegian bertan. Kontzertua bera, gaueko 22:30etan hasiko da.

Erlazionatutako sarrerak

LOR - Rock Terapia

Maiatzak 22an, Elorrioko LOR euskal taldea Durangoko Plateruenan izango da zuzeneko kontzertua ematen. Kontzertu honetan, “Rock Terapia” diska berria aurkeztuko dute orain dela hiru urte “Bakoitzari berea” lana plazaratu eta gero.

LOR taldearekin batera, Namek Planet izango dugu eszenatoki gainean telonero lanetan eta kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da 6 euroren truke. Kontzertu honetaz aparte, LOR beste kontzertu batzuk ditu aurrean:

  • Maiatzak 29 – Ondarruko Kafe Antzokian
  • Maiatzak 30 – Vianan
  • Ekainak 13 – Gernikan
  • Ekainak 20 - Hatortxurock

MySpace | LOR

Erlazionatutako sarrerak

Lor talde bizkaitarrak bideo klip berria atera du, “Rock Terapia”. Gogoan izan behar dugu euskal rocka egiten duen taldea dugula, 2003 urtean hasi ziren oso gazte zirela. Beraien hurrengo kontzertua Durangoko Plateruena Kafe Antzokian emango dute maiatzaren 22an.

Erlazionatutako sarrerak