Euskal Herrian beti arrera ona izan duen Habeas Corpus taldea madrildarrak, “Rarezas” deituriko diska berria plazaratu dute “Lengua Armada” diskoetxearekin. Diskaren izena esaten duen moduan, Habeas Corpus-en lan berri hau bitxikeri eta talde ospetzuen bertsioez beterik dago: Dios Salve al Rey (Sex Pistols), Stop Control (El Corazon del Sapo), Overkill (Motorhead) edota U2 taldearen Sunday Bloody Sunday.
Arraro xamar hardcore potentea jorratzen duen taldearentzat ezta? Gainera, taldearen gitarra izan zen Nanok, Habeas-en 4 abesti bertsionatu elektronika formatuan. Habeas Corpus-en jarraitzaile sutsua izan naiz beti eta diska berri hau entzuteko irrikitan nago, nahiz eta abesti berrien diska nahiago izan.
Habeas Corpus Euskal Herrian izango dira Maiatzaren azken egunetan:
- Maiatzak 23 - URKAROCK - IZARRA (Araba)
- Maiatzak 30 - LIGRE ROCK - BURLATA (Nafarroa)
MySpace | Habeas Corpus
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
