
Albert Pla behin baino gehiagotan ikus entzun izan dugu Euskal Herrian, beti ere kontzertu berezi eta onak eskeiniz. Oraingoan Donostian izango dugu, Kursaalean abenduaren 3an, osteguna, gaueko 20:ooetatik aurrera.
Sarrerak 24€ tako prezioa dute eta online kutxa bidez erosteko aukera dago.
iturria | fundacion kursaal
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Uztailaren 7an, The Pretenders talde ospetsuaren kontzertua ikus-entzuteko aukera izango dugu Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. 70eko hamarkadaren bukaeran sortu zen taldeak Euskal Herria bisitatuko dute, Chrissie Hynde-ren ahotsaren bidez euren abesti mitikoak aurkezteko.
The Pretenders taldearen azken diska, Break Up The Concrete, 2008an kaleratu zen eta datorren hileko kontzertuan, honen barruan aurkitu ditzakegun zenbait kantu zuzenean entzuteko aukera izango dugu. Kontzerturako sarrerak 36/45 eurotako prezioa izango dute eta emanaldia gaueko 21:00etan hasiko da.
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Mogwai eskoziar taldea datorren urteko Otsailaren 7an izango da Donostiako Kursaalean. Estatu osoan 3 kontzertu bakarrik emango dituzte eta beraien azken lana aurkezteko balioko du: “The Hawk Is Howling“.
Agian, The Hawk Is Howling ez da Mogwai-ren diska onena, baina seguru merezi duela zuzenean berriro ikustea. Kontzertuen data hauek dira:
- Otsailak 3 - Teatro Cervantes, Malaga
- Otsailak 6 - Joy Eslava, Madril
- Otsailak 7 - Kursaal, Donostia
Dagoeneko Ticktackticket-en erosi daitezteke Madrileko kontzertuaren sarrerak 30€-ren truke. Azkenik, bira berri honetan “The Errors” taldea (eskoziarra baita ere) izango da Mogwai-ren teloneroa.
Web gune ofiziala | Mogwai
Myspace | Mogwai
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak