Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/musikazale.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/musikazale.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/musikazale.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/musikazale.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/musikazale.com/web/wp-settings.php on line 18
Kafe Antzokia . Musika
Etiketak: Kafe Antzokia

portada-xapomelon

La Pegatina taldeak martxoaren 15ean diska berria aterako du, Xapomelön. Jada hemen dugu diskaren azala, horretaz gain, eskeiniko dituzten kontzertu guztien artean, Euskal Herritik bira ere egingo dute. Hona hemen gurean izango ditugun datak:

  • Apirilaren 14 - Atarrabia @ Totem.
  • Apirilaren 15 - Gasteiz @ Jimmy Jazz.
  • Apirilaren 16 - Bilbo @ Kafe Antzokia.

webgune ofiziala | la pegatina |

Erlazionatutako sarrerak

crystal-castles

Ez ditugu berri asko, baina badirudi Crystal Castles taldeak gaur Bilbon Kafe Antzokian eman behar duen kontzertua BERTAN BEHERA gelditu direla. Zurrumurruek diotenez, Alicek txorkatila bihurritu zuen beraien azken kontzertuan, Madrilen, eta ezinezkoa izango dute Bilbon zuzenean jo.

Hona hemen beraien managerrak plazaratu duen oharra:

Nov 6th Bilbao, Spain = Cancelled (or postponed) due to injury “Due to an injury, Crystal Castles are disappointed not to play in Bilbao on Saturday Nov 6th, the band apologies for inconveniences, and hopes remaining dates on the European tour will not be affected” Alice currently can’t walk. We’re hoping she gets better soon.

Erlazionatutako sarrerak

crystal-castles

Hona hemen Bilboko Kafe Antzokian egingo diren hurrengoko kontzertuak:

  • Azaroak 4: Kerobia + Boys of Birle 21.30, 5/8 €
  • Azaroak 5: Siniestro Total 21.30, 15/20 €
  • Azaroak 6: Crystal Castles + Fuzzy White Casters 21.30, 17/20 €
  • Azaroak 7: Annihilator + Sworm Amongst + Svölk 20.15,  17/20 €
  • Azaroak 10: Jesse Malin & The St. Marks Social +  Richard Bacchus 21.00, 12/15 €
  • Azaroak 11: Love of Lesbian 21.30, 15/18 €
  • Azaroak 12: Love of Lesbian, 21.30, 15/18 €
  • Azaroak 13: The Zombies, 21:30, 18/22 €
  • Azaroak 18: Eli “PaperBoy” Reed 20.00, 18/23€
  • Azaroak 19: BilboLoop Festival 2010, 21.30, 8/10 €
  • Azaroak 20: BilboLoop Festival 2010, 21.30, 8/10 €
  • Azaroak 23: Osaka Monaurail 21.00, 15/18 €
  • Azaroak 25: Drive by Truckers + The Whybirds, 21.30, 20/23 €
  • Azaroak 26: Split 77, 21.30, 5/10 €
  • Azaroak 27: Royal Crown Revue , 21.30, 20 €

Erlazionatutako sarrerak

zenttric

Zenttric laukote bilbotarra aski ezaguna da, eta hauek ere Bilboko Kafe Antzokian ikusteko aukera izango ditugu, gaur irailaren 17a, ostirala, gaueko 21:00etatik aurrera bertan izango dira. 2005an hasi ziren musika munduan, lagun arteko maketa bat eginez, beranduago internet bidez zabaldu zuten eta ondoren Madril edo ta Bartzelonatik deiak jaso zituzten bertan zuzeneko kontzertuak eskeintzeko; eta horrelaxe gaur arte. Puri purian dauden zenbait abesti dituzte bilbotarrak hauek, batzuek Franz Ferdinand bezalako taldeekin konparatzen dituzte, baina nere ustez eskoziarrak oraingoz handi xamar geratzen zaizkie; denborak esango du.

myspace | zenttric |

Erlazionatutako sarrerak

canteca-de-macao

Bilboko Kafe Antzokiak ekainaren 26rako, larunbata, talde ikaragarria ekarriko du, Canteca de Macao. Ez dakit zer nolako eguraldia izango dugun, baina talde honek lantzen duen musika ez da txantxetakoa; fusion, reggae edo ta ska doinuak ederki asko menperatzen baidituzte madrildarrek.

Canteca de Macao Esperanzah Jaialditik zuzenean Bilbo aldera etorriko da, azken diska, agua pa la tierra, zuzenean aurkezteko helburuarekin, taberna txikietan eta diskarik gabe hasitako talde honek gauzak ongi eginez kristoren oihartzuna lortu izan du eta horrelaxe Europa guztian zehar nahiz Ameriketan ibili izan dira kontzertuak emanez. Zer geldituko ote da duela urte batzuk kaleean jotzen zuen talde horren musikaz? Auskalo, baina gaueko 21:30etatik aurrera ederki asko pasatzeko aukera izango dugu.

webgune ofiziala | Canteca de Macao |

Erlazionatutako sarrerak