
Izia gaur egun Frantzian etorkizun handiko musikaria dugu; txiki txikitatik dabil musikan, normala bere gurasoak ere musikan murgiduta bizi baitira, esan beharra Jacques Higelin, Iziaren aita, pianoarekin, armonikarekin nahiz kitarrarekin oso ongi konpontzen dela, baliteke Euskal Herrian oso ezaguna ez izatea, baina Frantziak jende askok ezagutzen du Higelin.
Izia The Gossip taldearekin pareko rocka egiteaz gain, Amy Winehousen berotasuna azal dezaketa oholtza gainean, The White Stripes rock’n'roll elektrikoa gogoratuz, guzti honi Iziak 18 bakarrik dituela gehitzen badiogu; argi dago denbora kontua izango dela egunkarietan nahiz telebistan hitz eta pitz ibiltzea. Frantzian jada gazte nahiz helduen artean fenomeno hutsa dugu, ez dakit Russian Red Espainian bezain beste baina zerbait baduela argi dago.
Izia Euskal Herrian izango dugu Big Festival ean, Uztailaren 16an, osteguna, Biarritzeko Aguilera Estadioan, duda gabe artista berriak ezagutzeko aukera paregabea.
MySpace| Izia |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Iparraldeko Biarritz hirian kriston jaialdia antolatu dute, Big Festival, uztailaren 15, 16 eta 17rako. Aurtengoa lehen edizioa izango da, baina ez uste talde kaxkarrak ekartzen dituztenik. Benetan ikusgarria den eta surfarekin erlazionaturiko hiri honetan, Frantzian puri purian eta aski ezagunak diren taldeak ikusteko aukera izango dugu, hala nola, Suprême NTM, Tété, Birdy Nam Nam, Naive New Beaters edo ta Adam Kesher izango ditugu.
BIG Festival, edo ta Biarritz International Groove 3 egun desberdin 3 gau ahaztezin izango dira, antolatzaileek argi daukate beraien helburua jende ezberdina Biarritzen egotea eta musika ahalik eta ondoen pasatzea. Rap, Electro edo ta Folkaz gozatzeko aukera, Aguilera Stade mitikoan edo ta modako Biarritzeko tabernanetan, Blue Cargo hondartza alftershowak eginez.
Hona hemen BIG Festivaleko programazioa:
Uztailak 15, asteazkena @ 17:00 aurrera Blue Cargon:
- Gringo do Parada
- Mister Boo
Uztailak 15 asteazkena @ 19:30 aurrera Gare du Midin:
- Tété | Seu Jorge
- Kaki King | Toma
Uztailak 15 asteazkea@ 23:00 aurrera Club Sevenen:
- Thicky al Dente
- The Two Mamarrachos
Uztailak 16 osteguna @ 17:00 aurrera Blue Cargon:
Uztailak 16 osteguna @ 19:30 aurrera Aguilera Estadioan:
- Suprême NTM | Birdy Nam Nam
- Izia | DJ Cut Killer
Uztailak 16 osteguna @ 23:00 aurrera Club Sevenen:
Uztailak 17 ostirala @ 17:00 aurrera Blue Cargon:
Uztailak 17 ostirala @ 21:30 aurrera L´Atabalen:
- Naive New Beaters
- Adam Kesher | DJ Falcon
- Curry & Coco
Uztailak 17 ostirala @ 23:00 aurrera Blue Cargon:
Sarrerak erosteko internet bidez FNACen eros daitezke, bestalde Biarritzen Fnac, Carrefour, Géant etaDenim Galleryn Angelun (Anglet) Ragdoll, Freestyle eta Dan´s Spot dendetan. Prezioei dagokionez, 3 egunetako abonoa eros daiteke 60 eurotako prezioan, bestela uztailaren 15eko sarreak 35 euro balio ditu, uztailaren 16koak 35 euru eta azken egunekoak, uztailaren 17koak 20 euru.
webgune ofiziala| Big Festival|
MySpace|Big Festival|
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak