Maiatzaren 29an, Rockumentalak! ekimenaren bigarren edizioa egingo da Zarautzen, I Love Rock Kultur Elkarteak antolatuta. Aurtengo edizioan zinema, argazkigintza eta zuzeneko kontzertuak nahasten dituen egitarauaz gozatzeko aukera izango dugu:
- Maiatzak 29 - Joy Division (filma) + Capsula (kontzertua)
- Ekainak 5 - CSNY Deja Vu - Neil Young (filma) + Krell (kontzertua)
- Ekainak 12 - The Filth and the Fury - Sex Pistols (filma) + Discipulos de Dionisios (kontzertua)
- Ekainak 19 - Itoitz (filma) + Alligaitors (kontzertua)
Filmak Modelo zinematan proiektatuko dira, kontzertua berriz Tarin Tabernan zinema emanaldien ostean. Gainera, “Rockaren aztarna” argazki erakusketa izango da Photomuseum-en ekainaren 2tik 21ra.
Iturria | Andoaingo Poperoak
Webgune ofiziala | Rockumentalak.com
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
