Etiketak: Isladak

Kauta taldeko kideek Nostalgia kantuaren bideo klip berria aurkeztu dute Isladak orain dela egun gutxi. Nostalgia “” deituriko bere azken lanan aurkitu dezakegu eta hauxe izan da lortutako emaitza:

Erlazionatutako sarrerak

Naut eta Kauta Bidasoaldean

Hondarribiko NAUT talde gaztea KAUTA musika talde ezagunarekin izango ditugu apirilaren 3an, ostirala, bertako Psilocybenea Aretoan gaueko 22:00tatik aurrera 5 eururen truke.  NAUT taldeak Berri Txarrak, LOR edo ta Kuraia euskal musika taldeen antzeko musika egiten duela esan dezakegu, beraien ikutu pertsonala ahaztu gabe; talde  gaztea dugu baina ziurrenik etxean jokatuta guztia emango dutela.

KAUTAri dagokionez  gaur egun puri-purian dagon taldea dugun, Gaztea sarietarako izandatuak izan dira eta diskak ateratzen dituzten neurrian taldearen heldutasuna nabaria da.  Isladak, azken diska, aurkezteko intentzioarekin izango ditugu Bidasoaldean.

MySpace|Kauta

MySpace|NAUT

Erlazionatutako sarrerak

Kauta

Kauta taldeko kideak Bilboko FNAC-en izango dira Martxoaren 25ean, asteazkena, zuzeneko kontzertua ematen. Hirukotearen kontzertua arratsaldeko 19.00etan hasiko da eta honetara sartzeko sarrera doan izango da. Kontzertu honetan “Isladak” diskaren abesti berriak entzuteko aukera izango dugu.

Erlazionatutako sarrerak

Kauta taldeak Donostiako Antzoki Zaharrean egongo da Abenduaren 26an “Isladak” diska berria publiko aurrean aurkezteko. Kontzertua gaueko 22.00etan izango da eta sarrerek 5 eurotako prezio merkea izango dute.

Kontzertu hau Gabonak Zuretzat programaren barruan Udaleko Gazteria eta Giza Eskubideen atalak eta Donostia Kulturak antolatutako ekitaldia. “Isladak” Kautaren hirugarren lana da eta Gor diskoetxearekin kaleratu dute. Taldearen hurrengoko kontzertuak hauek dira:

  • Abenduak 27 - Vianako Polikiroldegian - 22.30
  • Urtarrilak 10 - Hatortxurock (Berriobeitia) - 22.30
  • Urtarrilak 17 - Bonberenea (Tolosa) - 22.30
  • Urtarrilak 22 - Bilboko Kafe Antzokian - 22:30

Erlazionatutako sarrerak

Kauta taldeak Durangoko Plateruenan izango da Abenduak 6an “Isladak” deituriko bere azken lana aurkezteko Durangoko Azoka 2008 dela eta.

Kontzertua gaueko 22:30etan hasiko da eta eta Kautarekin batera, The Baltic Sea taldea izango da eszenatokiaren gainean.

Sarrera aurresalmentan erosten baduzu 6 euroren truke izango da eta Plateruenan bertan 8 euro balioko dute. Aurresalmenta erosiz gero, hurrengoko tokietak erosi daitezke:

  • Durangoko Plateruenan.
  • Arrasaten: Lazkano Musikal-en.
  • Bergaran: Etxagi Tabernan.
  • Eibarren: Hilbeheran.
  • Elorrion: Parra Tabernan.
  • Bilbon: Zeruan.
  • Gasteizen: La sierra tabernan

Myspace | Kauta

Erlazionatutako sarrerak