Bermeoko OST taldeak, “Inorena Ez Den Lurrean” diska barruan aurkitu dezakegun “Gutxiengoa” abestiaren bideoklipa aurkeztu berri du. Hona hemen metala jorratzen duen euskal taldearen bideoklip berria:
Erlazionatutako sarrerak
Bermeoko OST taldeak, “Inorena Ez Den Lurrean” diska barruan aurkitu dezakegun “Gutxiengoa” abestiaren bideoklipa aurkeztu berri du. Hona hemen metala jorratzen duen euskal taldearen bideoklip berria:
Erlazionatutako sarrerak
OST taldeak laugarren diskoa kaleratu du jada Baga Bigaren eskuz. “Inorena ez den lurrean” lemapean, energiaz beteriko 11 abesti berri aurkezten dizkigute, horietako 3 bere myspacean entzungai ditugularik: Ezagutzen ez dena, Gutxiengoa eta Nahi dute. Pasa zaitezte bertatik, pena merezi du zerbait entzuteak.
Inorena ez den lurrean albuma metal kañero eta gogorraz dago beteta, eta bertan ahotzaren protagonismoaz gain gitar hotzak nabarmentzen dira. Aldi batzutan riff-ak gehiegi errepikatzen badira ere, horixe bera abestiak arin hartzekoak egiten ditu. 12 urte pasa dira laukote honek lehenengo diskoa atera zutenetik, eta agerian geratzen da ez direla hasiberriak.
Bermeoko talde honek metal gogorrenetik melodi lasaienera pasatzen da erraz: Abesti gehienetan bonbo bikoitza eta ahotz indartsu eta urratuta entzuten badugu ere, Dena Den abestian soinu melodikoak egiteko daukaten gaitasuna erakusten digute espainiar gitarra akustiko baten laguntzaz.
OST zuzenean ikusi nahi duzue? Burua gogor astintzeko prest zaudete? Bizkaian pare bat kontzertu eman eta gero Bartzelonan edukiko ditugu martxoaren 14an, “La Nau” aretoan, Cryogen taldearekin batera.
Adi egon! Hurrengo egunetan Musikazalen OST taldeari egindako elkarrizketa bat argitaratuko dugu!
Webgune ofiziala | OST
Myspace | OST
Erlazionatutako sarrerak