Etiketak: Ian Siegal

ian_siegal

Ian Siegal 1971n jaiotako Erresuma Batuko bluesman ospetsua dugu. 4 izar lortu ditu Penguin Blues zerrendan, Eric Clapton, Paul Lamb edo ta John Mayall bezalako artistek oraindik lortu ez duten saria esaterako. Adituen ustean, Ian 60ko hamarkadan jaioko balitz, Van Morrison edo ta Joe Cocker bezain ezaguna izango litzatekeen. Siegal Arte Ederretan ibili zen eta 80ko hamarkadako amaieran Alemanian egon zen, Berlinen hain zuzen ere, bertako klub eta tabernetan kontzertuak emanez. 2003 eta 2004 itzuli nahiko esanguratsuak egin zituen, bertan Stone Bill Wyman zegoelarik. Beranduago, 2006an Estatu Batuetan Meat & Potatoes diskarekin ibili zen. Bere azken lana, “The Dust” 2008an argitaratu zuen eta bere lehen lan akustikoa dugu.

MySpace| Ian Siegal|

Erlazionatutako sarrerak

hondarribia_blues_09

2006 urtean hasi zen Hondarribia Blues Festival, garai haietan Bob Margolin kitar-jole famatua izan genuen kartel buru; hasiera batean etxeko blues festival bat zirudiena gutxina-gutxina indarra hartzen joan da eta geroz eta jende gehiago pasa izan dira Hondarribiatik. Horrela jada 2009ko egitaraua prestatu dute, hona hemen Hondarribian uztailaren 16tik 19ra dohan ikus entzun ditzazkegun blues kontzertuak:

Uztailak 16, osteguna, Rio Bidasoa Hotela 20:30tatik aurrera:

  • Donnie Romano Band (Italia)
  • Sonny Rhodes (Estatu Batuak)
  • R.J Mischo (Estatu Batuak)

Uztailak 17, ostirala, Azken Portu 20:00tan:

  • Ian Siegal (Erresuma Batua)

Uztailak 17, ostirala, Benta 21:30tatik aurrera:

  • Edu Manazas and Whiskey Tren (Madril)
  • Chicago Blues: A Living History (Estatu Batuak)
  • Sonny Rhodes eta M.J Mischo (Estatu Batuak)

Uztailak 18, larunbata, Rio Bidasoa Hotela 18:00tan:

  • Bazkaria eta kontzertua zenbait artistekin (13:00)
  • Meet and Greet John Mayallekin (Erresuma Batua)

Uztailak 18, larunbata, Arma Plaza 18:00tan:

  • La Jove Dixieland Band (Balentzia)

Uztailak 18, larunbata, Obispo Plaza 20:00tan:

  • Ian Siegal (Erresuma Batua)

Uztailak 18, larunbata, Azken Portu 20:00tan:

  • Edu Manazas and Whiskey Tren (Madril)

Uztailak 18, larunbata, Benta 21:30tatik aurrera:

  • Bluedays (Balentzia)
  • John Mayall (Erresuma Batua)
  • Dwayne Dopsie and The Zydeco Hellraisers

Uztailak 18, larunbata, Uxoa Taberna 01:30tan:

  • Jam Session

Uztailak 19, igandea, Kirol Kaia 13:00tan:

  • La Jove Dixieland Band (Balentzia)

Uztailak 19, igandea, Obispo Plaza 19:00tan:

  • Bluedays (Balentzia)

Uztailak 19, igandea, Arma Plaza 20:30tan:

  • Soul Tellers (Madril)

Uztailak 19, igandea, Uxoa Taberna 22:00tan:

  • Radio 3 + Dj Jose Maria Rey

webgune ofiziala| Hondarribia Blues Festival|

facebook taldea| Hondarribia Blues Festival Facebook|

Erlazionatutako sarrerak