
La Kinky Beat ska reggae talde ezaguna berriro ere Euskal Herrian izango dugu, azken aldiz Karate Beat lana aurkezteko asmoarekin etorri zitzaizkigun Bilboko Kafe Antzokira. Oraingoan Euskal Herriko hainbat puntutan izango ditugu otsailaren lehenengo egunetan, hona hemen gurean egingo duten kontzertu zerrenda:
- Otsailak 4, osteguna, 22:00tan El Balcon de la Lola @ Bilbo
- Otsailak 5, ostirala, @ Donosti
- Otsailak 6, larunbata, 22:00tan Psilocybenea @ Hondarribia
- Otsailak 19, ostirala, 22:00tan Kafe Antzokia @ Ondarru
- Otsailak 21, igandea, Kukutza Gaztetxea, Rekalde @ Bilbo
Bestalde beraiekin Chalart 58 egongo da, esperientzi handiko musikaria; Radio Bemba, Bad Sound System edo ta Fermin Muguruza bezalako musikariekin birritan egondakoa.
MySpace | La Kinky Beat| Chalart 58 |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Hona hemen Hondarribiako Psilocybenea aretoan Abendurako ekarri duten programazio berezia:
- Abenduak 7, astelehena: Eina (Ex-Inadaptas) + U.K Bill 5€
- Abenduak 18, ostirala: The Hangmen 10€
- Abenduak 19, larunbata: Loan + Reznik 5€
MySpace | Eina | U.K Bill | The Hangmen | Loan | Reznik |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Mayer Hawthorne gurean izango dugu, gaur Azaroak 26 osteguna (20:30etatik aurrera) Hondarribiako aski ezaguna den Psilocybenean. Gaztemaniak!ekin batera antolaturiko bigarren kontzertua izango da, eta argi dago Gaztemaniak! kalitatezko taldeen sinomotzat har dezakegula, baliteke herriko taldea ez izatea, baina Mayer 5€ren truke ikustea ez dakit non lortuko duzun. Leku txikia, handia den bitartean, Mayerrek soul eta jazz artean defendatzen da eta bada Soul Vintage Berria etiketarekin janzten duenik.
Mayerren musika entzun bezain pronto, musika beltza datorkigu burura, baliteke duela zenbait hamarkadetako musika; baina abeslariak oraindik ez ditu 30 urteak bete eta gainera zuri zuria dugu; kontraesana? Auskalo, baina argi dago gaurkoan Hondarribian kontzertu eder batez gozatzeko aukera paregabea izango dugula.
MySpace| Mayer Hawthorne |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Hondarribiko Jaietan musika kontuekin behintzat badakite nola mugitu, eta horrelaxe Mamba Beat bilbotarrak; bertako Inoiz Ez eta Lines taldeekin izango ditugu oholtza gainean. Irailaean 9an, Hondarribiko Bentan gaueko 21:00etatik aurrera dohako kontzertua duzue beraz.
Azkenik aipatu, Inoiz Ez taldeak beraien lehen diska irailean plazaratu duela, Zerua Luperatu izenekoa. Linesi buruz beste zenbaitetan hitz egin dugu Musikazalen, seguru sopresaren bat izango duela bertara hurbiltzen zareten guztientzat.
MySpace |Mamba Beat| Inoiz Ez | Lines |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

2006 urtean hasi zen Hondarribia Blues Festival, garai haietan Bob Margolin kitar-jole famatua izan genuen kartel buru; hasiera batean etxeko blues festival bat zirudiena gutxina-gutxina indarra hartzen joan da eta geroz eta jende gehiago pasa izan dira Hondarribiatik. Horrela jada 2009ko egitaraua prestatu dute, hona hemen Hondarribian uztailaren 16tik 19ra dohan ikus entzun ditzazkegun blues kontzertuak:
Uztailak 16, osteguna, Rio Bidasoa Hotela 20:30tatik aurrera:
- Donnie Romano Band (Italia)
- Sonny Rhodes (Estatu Batuak)
- R.J Mischo (Estatu Batuak)
Uztailak 17, ostirala, Azken Portu 20:00tan:
- Ian Siegal (Erresuma Batua)
Uztailak 17, ostirala, Benta 21:30tatik aurrera:
- Edu Manazas and Whiskey Tren (Madril)
- Chicago Blues: A Living History (Estatu Batuak)
- Sonny Rhodes eta M.J Mischo (Estatu Batuak)
Uztailak 18, larunbata, Rio Bidasoa Hotela 18:00tan:
- Bazkaria eta kontzertua zenbait artistekin (13:00)
- Meet and Greet John Mayallekin (Erresuma Batua)
Uztailak 18, larunbata, Arma Plaza 18:00tan:
- La Jove Dixieland Band (Balentzia)
Uztailak 18, larunbata, Obispo Plaza 20:00tan:
- Ian Siegal (Erresuma Batua)
Uztailak 18, larunbata, Azken Portu 20:00tan:
- Edu Manazas and Whiskey Tren (Madril)
Uztailak 18, larunbata, Benta 21:30tatik aurrera:
- Bluedays (Balentzia)
- John Mayall (Erresuma Batua)
- Dwayne Dopsie and The Zydeco Hellraisers
Uztailak 18, larunbata, Uxoa Taberna 01:30tan:
Uztailak 19, igandea, Kirol Kaia 13:00tan:
- La Jove Dixieland Band (Balentzia)
Uztailak 19, igandea, Obispo Plaza 19:00tan:
Uztailak 19, igandea, Arma Plaza 20:30tan:
Uztailak 19, igandea, Uxoa Taberna 22:00tan:
- Radio 3 + Dj Jose Maria Rey
webgune ofiziala| Hondarribia Blues Festival|
facebook taldea| Hondarribia Blues Festival Facebook|
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak