Etiketak: Half foot outside

Half Foot Outside

Ostiral honetan, urtarrilak 22, primerako kontzertu gaua izango dugu Bilboko Santana 27 aretoan. 20:30etatik aurrera, hiru talde igoko dira eszenatoki gainera: Half Foot Outside, McEnroe eta The Hustlers.

Gainera, iruñako Half Foot Outside-ren ostiraleko kontzertua taldearen azkenekoa izango da aste honetan iragarri berri duten moduan, beraz aukera ezinhobea izango da taldearen azken momentuak ikusentzuteko.

Konzertuak 10/14 eurotako prezioa izango dute.

Erlazionatutako sarrerak

Contempopranea 2009

Uztailaren 23tik 25ra bitartean, pop eta indie musikaz gozatzeko primerako aukera izango dugu Contempopranea jaialdiaren XIV. Edizioan. Hiru egunetan zehar, estatuko, nazioarteko eta euskal herriko talde oso interesgarriak igaroko dira Badajoz-en kokatutako jaialdi honen eszenatokietatik eta, egia esan, abonamenduak ez dira batere gareztiak.

Jaialdia Albuquerque-ko udalerri txikian izaten da, Portugaltik gertu, eta asteburu horretan xarma berezia hartzen du estatuko zenbait herrietatik etortzen den jendearekin. Aurtengo edizioa, hurrengoko kartela aurkezten du:

Uztailak 23

  • Guatafan
  • Lentejas los viernes
  • Tennis
  • Chicos Malos DJs

Uztailak 24

  • Vetusta Morla
  • Lori Meyers
  • La buena vida
  • CatPeople
  • La Bien Querida
  • Ellos
  • Cooper
  • Cola Jet Set
  • The Wish
  • Javyer Solis

Uztailak 25

  • The Wedding Present
  • Sidonie
  • Russian Red
  • Love Os Lesbian
  • We are Standard
  • Lacrosse
  • Half Foot Outside
  • Les Tres Bien Ensemble
  • Febrero
  • Chema Rey

Azkenik, Contempopranea-ra joango direnentzat, hona hemen jaialdirako sarreren prezioak:

  • Eguneko sarrera: 45,00 euro aurresalmentan // 55 euro lehiatilan
  • Abonamendua: 65,00 euro aurresalmentan // 75 euro lehiatilan

Erlazionatutako sarrerak

Urtero bezala, Bidebieta irratiak musikaz beteriko jaialdi berezi eta potentea antolatu du Bilboko Kafe Antzokian. Bi FM jaia Urtarrilak 23n izango da eta bertan bi talde eta DJ bat izango dira gaua animatzeko, dena 8 euroren truke.

Bi FM-en parte hartuko duten taldeak hauek dira:

  • Half foot outside: Carlos Leoz, Eduardo Ugarte, Israel Medina eta Brian Hunt-ek osatutako indie-rock talde ezaguna. Pasaden urtean “Heavenly” deituriko diska plazaratu zuten, taldearen seigarren lana.
  • Le noise: Zortzi lagunez osatutako talde Bilbotarra. Post-rock musika edota Godspeed you black emperor, Low, Mogwai edo Calexico bezalako taldeak gustoko badituzu, Le noise zuzenean entzun behar dituzu!
  • DJ Optigan1: Bi FM jaialdia amaitzeko, DJ Optigan1 egongo da rock eta pop musikaz beteriko sesioa eskaintzen. DJ Optigan1-en atzean Joseba Vegas aurkitzen dugu, musika kazetaria eta Bidebeta Irratiko partaidea.

Primerako jaialdia!

Erlazionatutako sarrerak