
Euskal Herrian beti arrera ona izan duen Habeas Corpus taldea madrildarrak, “Rarezas” deituriko diska berria plazaratu dute “Lengua Armada” diskoetxearekin. Diskaren izena esaten duen moduan, Habeas Corpus-en lan berri hau bitxikeri eta talde ospetzuen bertsioez beterik dago: Dios Salve al Rey (Sex Pistols), Stop Control (El Corazon del Sapo), Overkill (Motorhead) edota U2 taldearen Sunday Bloody Sunday.
Arraro xamar hardcore potentea jorratzen duen taldearentzat ezta? Gainera, taldearen gitarra izan zen Nanok, Habeas-en 4 abesti bertsionatu elektronika formatuan. Habeas Corpus-en jarraitzaile sutsua izan naiz beti eta diska berri hau entzuteko irrikitan nago, nahiz eta abesti berrien diska nahiago izan.
Habeas Corpus Euskal Herrian izango dira Maiatzaren azken egunetan:
- Maiatzak 23 - URKAROCK - IZARRA (Araba)
- Maiatzak 30 - LIGRE ROCK - BURLATA (Nafarroa)
MySpace | Habeas Corpus
Erlazionatutako sarrerak
HatortxuRock 10erako sarrerek ez dakigu oraindik zenbat balioko duten eta argi dago oraindik dexente falta dela, kontuan izan da ekainaren 19, 20 eta 21ean ospatuko dela, Sakanako herri batean.
Oraingoz bertan izango ditugun taldeak hauexek dira; Berri Txarrak, Hesian, Koma, Ekon, Kauta, The Kluba, Deabruak Teilatuetan, RIPeko Txerra eta Yul, Zea Mays, Kaotiko, Betagarri, Habeas Corpus, Kop, Banda Bassotti, Obrint Pass, Doctor Deseo, Leihotikan, Des-Kontrol, Gatibu, Etsaiak, Kerobia, Piperrak eta Lendakaris Muertos.
Webgune Ofiziala| Hatortxu Rock
Erlazionatutako sarrerak

Habeas Corpus taldeari buruz zer esango dugu? Hardcore eta rapa nahasten dituen estatuko talderik onenetarikoa da; behin baino gehiagotan izan ditugu Bilbo aldean eta mezu politikoak izaten ditu bere abestietan.
Abenduaren 19 an, ostirala Idaba Musiken ikus-entzuteko aukera izango dugu Kalte musika talde euskaldunarekin batera, aurresalmetako sarrerak 10 euru balio ditu eta lehiatilan 12.
Iturria | Idaba Musik
MySpace | Habeas Corpus
MySpace | Kalte
Erlazionatutako sarrerak