
Euskal Herria Zuzenean jaialdiarentzat urte berezia izango da aurtengoa, jaialdiak 15 urte beteko baditu. Joan den urtean, Manu Chao bezalako artista ezagunak izan genituen, aurtengoan zail egongo da maila berdineko musikariak aurkitzea baina oraingoz aurreratu dituzten taldeak ez dira ez txantxetako taldeak. Hona hemen zerrenda:
webgune ofiziala | ehz-festibala |
Erlazionatutako sarrerak

GaztEHerriak aberri eguna dela eta, apirilaren 2an kriston kontzertuak antolatu ditu Durangoko Landakon nahiz Kafe Antzokian. Kontzertuak arratsaldeko 18:00etatik aurrera hasiko dira, hona hemen taldeen zerrenda:
Badirudi zenbait talde sorpresa ere egongo direla, sarrerak aldez aurretik 20€ren truke lor daitezke eta bertan 25€ prezioa izango dute. GaztEHerriaren ekimenaren abestia Esne Beltzak egin du, bertan ADF eta Gorka Urbizuren kolaborazioa izan dutelarik.
webgune ofiziala | gaztEHerria |
Erlazionatutako sarrerak

Anger taldeak bere azken lana, Sedukzioaz Andoaineko Gaztetxean aurkeztuko du, martxoaren 6an larunbata gaueko 22:30etatik aurrera, Arrasateko Gose taldearekin batera. Anger jada hamarkada bat baino gehiago darama musika munduan, rock, hardcore ederra egoten ohi da beraien zuzenekoetan; aipatu beharra duela hilabete batzuk Durangon ospatu zen Ekonfest! jaialdian izan zirela diska berri hau aurkezten.
Gose, Arrasateko hirukote bitxia, euskal musikan gauzak berriak egiten ari diren talde gomendagarria. Jada zenbait urte daramatzate oholtza gainean eta zenbait disketan Francis Diez (Doctor Deseoko abeslaria) izan dute lagun moduan. Trikia, elektronika eta punka nahastuz gero, Gose izango dugu entzungai, aipatzekoa ere, Japonian duten arrakasta eta ondorioz bertan egingo duten bira.
myspace | anger | gose |
Erlazionatutako sarrerak

Ez dira oso ezagunak Matiko eta Uribarriko Jaiak (Bilbo) baina aurtengoan behintzat kontzertu ikaragarriak antolatu dituzte. Hona hemen kontzertuen informazioa:
Irailak 26an, larunbata gaueko 23:00etatik aurrera:
Urriaren 2an, ostirala gaueko 23:00etatik aurrera:
MySpace | Che Sudaka | Vomito | Gose | Color Humano |
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 3tik 6ra bitartean, Folk Getxo BBK jaialdia ospatuko da Getxoko udalerrian. Nazioarteko Folk Jaialdi honen hogeitabosgarren edizio honetan maila handiko talde eta artistak izango dira ikusgai. Hona hemen jaialdiaren egitaraua:
KONTZERTU NAGUSIAK (Areetako Geltokia plaza , 21:30)
Osteguna 3
- Pablo Milanes (Cuba) - Sarrera: 15 €
Ostirala 4
- La Bottine Souriane (Québec) - Sarrera: 15 €
Larunbata 5
- Orchestre National de Barbés (Francia-Argelia) - Sarrera: 10 €
Igandea 6 Domingo
- Oreka TX, Oskorri, Gose, Maddi Oihenart, Niko Etxart, Mikel Urdangarin… - Sarrera : 15 €. Euskal Musika
ARRATSALDEKO KONTZERTUAK - Santa Eugenia plaza - 19:00
Osteguna 3
- ‘O Carolan (Zaragoza) - Sarrera dohainik
Ostirala 4
- La banda del Pepo (Murcia) - Sarrera dohainik
Larunbata 5
- Damba (Euskadi) - Sarrera dohainik
Igandea 6
- Ruaille Buaille (Euskadi - Irlanda) - Sarrera dohainik
MUNDUKO TERRAZAKO KONTZERTUAK - Santa Eugenia plaza - 23:15
Osteguna 3
- Trilla (Catalunya-Andorra) - Sarrera dohainik
Ostirala 4
- Mauvais Sort (Québec) - Sarrera dohainik
Larunbata 5
- Dumbala Canalla (Barcelona) - Sarrera dohainik
Iturria | Ondopasa
Erlazionatutako sarrerak