
Gora Gaztemaniak! ekimena dela eta, hona hemen atzo jaso genuen emilioa:
Gaztemaniak musika-programa ez da 2010ean desagertuko. Azken informazioen arabera, Gipuzkoako Foru Aldundia finantzabideak ixten ari da tartean dauden udalekin eta hilabete honen erdi aldera zirriborro bat aurkeztuko omen du. Duela egun batzuk, Gora Gaztemaniak plataformak Haurtzaroa eta Gazteria foru zuzendaritzari konfiantzazko botoa emango geniola plazaratu genuen, baina era berean adierazi nahi dugu ere Aldundia presionatuko dugula programa bertan behera ez uzteko konpromisoa bete dezan.
Gauzak horrela, eta Gipuzkoako musika eszenari begira nahitaezko den proposamen honen jarraipena ospatzeko asmoz, Gora Gaztemaniak taldeak kontzertua antolatu du otsailaren 12an, gaueko 20:30ean, Guardetxean (Urgull, Donostia).
Gonbidatutako taldeak Munlet, Correos eta datozen egunotan ezagutzera emango dugun talde sorpresa bat izango dira. Sarrera 5 eurokoa izango da eta kontutan izan edukiera mugatua duela aretoak. Musika lagun, gustu handiz elkartuko gara Gaztemaniak defendatu duzuen lagunekin, bereziki programaren jarraipena babesteko manifestua sinatu duzuen ia 800 lagunekin batera.
Beraz, datorren ostiralean elkar ikusiko dugu, hurrengo hitzordua Gaztemaniak zigilu ofizialpean izango denaren itxaropenarekin.
GORA GAZTEMANIAK KONTZERTUA
Munlet + Correos + Talde sorpresa.
Guardetxea. Donostia.
Ostirala, 2010eko otsailak 12. 20:30.
5 euro.
Informazio gehiago Gora Gaztemaniak webgunean.
MUNLET taldeari buruz: http://www.myspace.com/munlet
CORREOS taldeari buruz: http://www.myspace.com/correos
Azkenean badugu azken taldearen berri, Bermeoko Los Steaks punk taldea izango da.
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Mayer Hawthorne gurean izango dugu, gaur Azaroak 26 osteguna (20:30etatik aurrera) Hondarribiako aski ezaguna den Psilocybenean. Gaztemaniak!ekin batera antolaturiko bigarren kontzertua izango da, eta argi dago Gaztemaniak! kalitatezko taldeen sinomotzat har dezakegula, baliteke herriko taldea ez izatea, baina Mayer 5€ren truke ikustea ez dakit non lortuko duzun. Leku txikia, handia den bitartean, Mayerrek soul eta jazz artean defendatzen da eta bada Soul Vintage Berria etiketarekin janzten duenik.
Mayerren musika entzun bezain pronto, musika beltza datorkigu burura, baliteke duela zenbait hamarkadetako musika; baina abeslariak oraindik ez ditu 30 urteak bete eta gainera zuri zuria dugu; kontraesana? Auskalo, baina argi dago gaurkoan Hondarribian kontzertu eder batez gozatzeko aukera paregabea izango dugula.
MySpace| Mayer Hawthorne |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Psilocybeneak dela gutxi lortu du Gaztemaniak! zirkuitoaren barruan sartzea. Gaztemaniak! Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa bat da kultura musikala hedatu eta bertako taldeak sustatzeko helburuarekin sortua. 1994.urtetik dago funtzionamenduan eta hilabetean kontzertu bat antolatzen dute haien sarearen barne dauden aretoetan zehar. Momentu honetan dauden aretoak hauek dira: Gazteszena (Egia, Donostia), Zarauzko Gaztelekua, Arrasateko Gaztetxea eta Oñatiko Gaztelekua. Aretoen sare honen parte izateko, akordioa Foru Aldundia eta Hondarribiko Udalaren artean sinatu behar izan da. Akordio hau sinatu aurretik, gaztemaniak-ekoek aretoaren ezaugarriak aztertu zituzten, baldintza tekniko/akustiko eta segurtasunezko guztiak betetzen dituela ziurtatzeko.
Zer egiten du Gaztemaniak-ek? Haien funtzionamendua modu azkar batean azaltzeko: haiek izugarrizko talde onak ekartzen dituzte (atzerritik normalean), haien eskutik doaz gastu guztiak (taldeei ordaindu, afaria, egonaldia…) eta psilocybeneak aretoa jartzen du. Printzipioz, urtean 2-3 kontzertu antolatzeko konpromezua hartu dute. Hortaz, urria-abendua bitartean espero da beste 2 data antolatzeko aukera edukitzea. Gaztemaniak programa aukera interesgarria da Psilocybenearentzako, izena ezagutzera emateko eta Hondarribira punta-puntako taldeak ekartzeko.
Hauek dira Gaztemaniak-ek 1998tik gipuzkoako aretoetara ekarri dituen talde handienetako batzuk (asko gerora bihurtu dira ezagunak eta beste batzuk gaur egun dabiltza haien momenturik onenean): Mark Lanegan, Subsonics, Eels, Hooverphonic, Godspeed You! Black Emperor, Nada Surf, Iron & Wine, Xiu Xiu, Micah P.Hinson, Feist.
iturria| psilocybenea
web orria | gaztemaniak!
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak