Etiketak: garage

cococoma_las

Garage & Punk & Surf arratsaldea antolatuko dute Trintxerpeko Mogambo areto berezian, urtarrilaren 10ean igandea, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.  Bertan Cococoma estatu batuarrak izango ditugu beraien garage punk hoberena erakusteko helburuarekin, gogoratu 2009an Goner Recordsekin diska berria plazaratu zutela, Things Are Not All Right izenarekin. Bestalde, hauei laguntzeko asmoz, Las Sfintters Hondarribiako surf garage taldea izango da; zenbait neska, zenbait bertsio, abesti propio eta dantzatzeko arratsaldea ziurtatuko dutelarik.

MySpace | Cococoma| Las Sfintters |

Erlazionatutako sarrerak

thee_quibbles_eta_brand_new_sinclairs

Thee Quibbles eta Brand New Sinclairs talde bizkaitarrak Bilboko Pub Aurkin izango ditugu ekainaren 12, ostirala, gaueko 20:00etatik aurrera; doan musikaz gozatzeko aukera paregabea.

Thee Quibbles Bilboko taldea nabari da musikari onez osaturiko taldea dela, musika zuzena, rock and rolla, garagea eta powerpopan aski ongi defendatzen dira.  Alex, Txento eta Gari ez dira gaur hasitako musikariak badaramatzate denbora oholtza gainean,  Internacional Noise Conspiracy gogoko izanez gero seguru Bilbotarrek eginiko musika gogoko izango duzula. Aukera bat emateko prest?

Brand New Sinclairs lehenago The Sinclairs izenez ezagunak. 60 hamarkadako soula, 80 hamarkadako The Clash … eta orain B.N.S;  hauek ere, garage munduan dabiltza. Era guztietako iritziak entzun ditugu, batzuek abeslaria (emakumezkoa) gogoko dute, beste batzuek batere baina guztiek esaten dute kriston baxujolea dutela. Akaso hoberena zuzenean ikustea eta bakoitzak bere ondorioak ateratzea.

MySpace| Thee Quibbles | Brand New Sinclairs |

Erlazionatutako sarrerak

zodiacs

Zodiacs 2000. urtean hasi ziren lanean, baina 6 urte pasa behar izan ziren prentsa nahiz irratietan behar zuten oihartzuna izateko. Talde honen izena entzun bezain pronto beraien zuzenekoetan pentsatu behar dugu, kristoren zuzenekoak dituzte, bertan The Who, The Jam edo ta Real Kids talde famatuen bertsioak gaztelaniaz eginez.

Fito y los Fitipaldis taldearen kontzertu bat baino gehiagotan telonero bezala ibili dira, punk eta garage estiloetan sartuta egon dira, rocka ahaztu gabe noski. Oraingoan aldiz, diska berriarekin datoz, 3,2,1 Zodiacs bertan rock’n'roll azkarra eta power-pop ikusgarria entzungo dugularik; diskak 13 abestiz osatuta egongo da eta jada aurrerapen modura beraien MySpacean “Carretera del Norte” entzugai dugu.

Zodiacs talde getxotarraren azken lana, apirilaren 21an izango dugu salgai. Egun bat beranduago, apirilaren 22an, Bilboko FNACek ikus-entzuteko aukera izango ditugu 19:00tatik aurrera eta maiatzaren 22an Bilboko Santana27 aretoan gaueko 22:00etatik aurrera kontzertua izango dugu, aurresalmentan 12 eururen truke eta lehiatilan bertan 15 euru.

MySpace| Zodiacs

Erlazionatutako sarrerak

concierto_mogambo

Apirilak 15, asteazkena, gaueko 20:00tatik aurrera Trintxerpeko Mogambo aretoan, Thee Brandy Hips, Montanas eta Thomas Function taldeak egongo dira 5 eururen truke.

Thee Brandy Hips, lau gazte donostiarrek osatutako taldea dugu, 2006 eta 2007an grabatutako maketetan, garage, power-pop eta post-punk estiloak entzuteko aukera izango dugularik. Gaur egun askoz hobe ibiltzen dira taula gainean eta baita instrumentuekin, kontuan izan behar dugu oso gazteak direla; Delorean nahiz Atom Rhumba taldeen jarraitzale sutsuak direlarik.

Thomas Function, Alabamako laukotea non indie, punk, garage eta shoegaze estiloak jorratzen dituen. Abeslariak modu arraro batean abesten du, baina taldeak lortzen duen emaitza zoragarria da. Beraien lehen lana Celebration (2008) lana aurkezteko intentziorekin datoz gipuzkoara. Batzuek diote Black Lips eta Reigning Sound taldean artean dabiltzala, hala ere, hoberena zuzenean ikustea.

Montanas, Hondarribiako Psilocybe Elkarteko musika taldea, garage - fuzz estiloan murgiltzen dira gehien bat; hala ere, posiblea da zenbait abestietan instrumental doinuez gozatzea.

MySpace| Thee Brandy Hips

MySpace| Thomas Function

Erlazionatutako sarrerak